Zalditxoak

Zalditxoak –

Aurrekoan irakurri nuen azkenaldian gehien aztoratu nauen albistea, neure konfort zonatik ostiaka atera nauena.

Zalditxoak

Irudikatu baitut Russell Crow aktorea, Maximus Decimus Meridius jeneral erromatarrena egiten, Gladiator filmaren lehenbiziko borroka irudietan, Germaniako oihan batean barbaro beldurgarrien kontrako oldarraldian.

Irudikatu baitut Ingalaterrako erregearen zalditeria astuna, lauhazka bizian, lantza luze baino luzeagoak aurreraka begira, Eskoziako belai zabal batean, eta Braveheart filmean William Wallace independentistaren rola jokatzen duen Mel Gibson “eutsi, eutsi” oihukatzen.

Eta buruan iltzatuta ditudan bi eszena horiek, eta bertze hainbat gehiago, irudikatu ditut zaldunek hanka artean gaur egungo poney zalditxoen tamainako ekido batzuk dituztela.

Zenbait arkeologok eta historialarik eginiko ikerketa baten arabera, Erdi Aroan erabiltzen zituzten zaldiak oraingoak baino askoz ere txikiagoak baitziren. Alegia, pikutara bidali digutela filmetako epika guztia.

Eta zuek hain lasai?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urtarrilaren 12koa]

Zalditxoak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Zalditxoak”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-18 11:44

    gurea POTTOKAK izan ditut betidanik.

    migrazio madaleindarrak pottoken irudiak grabatu zituzten Levanteko eta Sizilia Hegoaldeko koba banatan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude