Whatsapp, (in)komunikazio tresna
– Whatsappik al duzu?
– Whatsapp? Zer da hori?
– Mugikorretik dohan mezuak bidaltzeko aplikazioa da, deskarga ezazu!
Horrela ezagutu dugu Whatsapp hainbat eta hainbatek. “Mezuak dohan, ze ondo!” pentsatzen duzu. Baina gero datoz komeriak. Hasteko, “dohan” kakotxen artean jarri beharko litzateke, zure telefono konpainiari 20, 30, edota 50 euroko tarifa ordaindu behar baitizkiozu internet edukitzeko. Baina ez nator Whatsapp epaitzera. Erreflexio txiki bat besterik ez dut egin nahi konturatu gaitezen nola eragiten ari den aplikazio hau pertsonen arteko harreman komunikatiboetan. Edo agian inkomunikatiboetan esan beharko nuke?
Begiratu zure ingurura; autobusean, metroan, kafetegian. Taldean dagoen jendeari erreparatu, beti dago norbait mugikorrera begira, bere munduan murgilduta, inguruan dituen lagunak baztertuz.
“Aizu! Entzuten ari zara?” esango zizuten edo agian zuk esango zenuen elkarrizketan batek mugikorrera begira dabilenean. Haserretze puntura arte ikusi dut nik jendea egoera honetan. Izan ere, normaltzat hartzen dugu mugikorra eskuetan edukitzea edonon, edonoiz, baina errespetu falta izugarria dela iruditzen zait, interes falta eta besteari entzuteko ezintasuna azaleratzen baita horrela.
Eta farolekin kolpatzen diren horiek? (benetan, gertatzen da) Hain daude sartuta beraien munduan ez dutela kalea ere ez ikusten.
Whatsapp mezu konkretuak bidaltzeko tresna aproposa da, eta txateatzeko ere ondo dago. Baina mugak jartzen ikasi behar dugula uste dut. Momentu desberdinetan moldatzen jakin behar dugu, aplikazio honi erabilera logikoa emanez. Teknologia zentzuz erabiltzeko baita, ez al duzu uste?
Arrazorik edxatzu falta Leire…Neupe whatsappa daukat da aitortzeot hasieran nahiku engantxa eustala, baña neurridxa hartzen dxakinda ondo dator sms-ian “gratis” bialtzeko. Nik asko ezagutzen doraz kuadrillan daozela be mobilletik begirik aparte be eztabena eitxen, ondokuari kasurik be ein barik…
Neure ustez be teknologidxari neurridxa hartzen dxakin bihar da, gauza bakotxa bere neurridxan ona da azkan baten eta 😉
Bideo hau interesantea iruditzen zait, Whatsapp-en analisia. Baliagarri bazaizu:
http://youtu.be/E9IRKtdhCBE
Interneterako dependentzia pertsona batzuengan oso kezkagarria da. Gero eta jende gehiago konektatuta ibiltzen da eta horrek pertsonen arte erlazioak kaltetzen ditu.
Blogean jarri dudan sarrera ikustera gonbidatzen zaitut.
Deskonektatzen ere jakin behar delako
http://munduariso.wordpress.com/2012/04/10/deskonektatzen-ere-jakin-behar-delako/