Uzki kontuak

Uzki kontuakIkasitako hitza da uzki. Gurean beti deitu izan zaio ipurtzulo, atzeko zera edota zereko zera. Ikasi nuenetik asko erabili dudan hitza izan da uzki, iruditzen baitzait askoz finagoa dela bigarrena baino. Pur eta tzulo silaba horiek gogortxoak dira edozein belarrirentzat, baita arrotza izanda ere. Egin ezazu bestela froga eta esaiozu eskimal bati, edo turkiar bati Ipurtzulo!, eta ikusiko duzu nola ez dizun egiten irrifarrerik . Aldiz, uzki hurbilago dago ezti, eki eta halako izen ederretatik. Ez esan niri ezetz. Ostera, atzeko eta zereko zera, ongi daude bertsolarien artean erabiltzeko (lera, gera, behera, txera…), baina hizkera arruntean eufemistikoegiak direla esango nuke. Hala ere, gaurko kontuak ez zuen izan nahi etimologiari buruzkoa, edo kultura jeneralekoa, izan ere, ez ipurtzulo eta ez uzki, batere gabe utzi behar gaituzte Espainiako jujeek. Dena eta denok debekaturik, uzkitik libratzea ere bai, ematen du ez direla konturatu, aire, zirin edo solido izan, nahitaez egin beharra izaten duela gizakiak egin beharrekoa, lehertuko ez bada. Bost axola haiei, ordea, gu ez baikara gizakiak, gu euskaldunak baizik ez gara. Etsaiak baino ez. (Urte askotarako!). Eta jakinekoa, etsaiari zernahi: Guantanamo edota Audientzia Nazionala.

Uzki kontuak

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Uzki kontuak”-ri buruz

  • Aterabideak. Aterabideak behar ditugu. Orain ikusten ditut inoiz baino beharrezkoago milakabilaka eta horrelakoak. Ze, aterabideak egon badaude, bilatu egin behar aurkitzeko. Nork? guk bilatu beharko genituzke, herritarrek bilatu beharko genituzke eta ez gerritarrek.