Tabuak eta mamuak
Tabuak eta mamuak –
Honako izenburua zeraman berria irakurri dut gaur Interneten: “Ingresada por indigestión tras realizar un bukake interracial” eta egia esan, ez dakit, harritu, larritu edo penatu egin nauen albisteak; zaila zait deskribatzea. Frantzian ere, You Porn belaunaldia: mitoa ala errealitatea? izeneko txostena argitaratzean, mintzagai izan ziren sexuaren hutsaltzea, Internetekin jaio eta hazi den belaunaldiaren hipersexualizazioa, emakumeak objektutzat dituen eredua hedatzea…
Horiek guztiak, eta gehiago, egotzi zaizkio gero eta eskurago daukagun pornografiari. Olatz Berastegi sexologoaren esanetan, gazteen sexu garapenean eragin handia dute Internet eta zinema mota horrek. Izan ere, txikitandik dugu eskura: sarera konektaturiko gailuz inguraturik gaude eta ohikoa da irudi esplizituak erakusten dizkiguten pop-up iragarkiak azaltzea. Erika Lust zinemagile suediarrak 9 urtetan ezartzen du pornoarekin dugun lehen kontaktua. Zer pentsatuko du adin horretako umeak “Mamás dispuestas a follar en su barrio” irakurtzean? Akaso, ez da positiboa mezu hori era egokian interpretatzeko tresnak lortzea?
Horrenbestez, abenduan, guraso-talde erlijioso baten salaketa mehatxuek ateak ixtera behartu zuten Porno Eskola aberasgarria zen. Jon, Iratxe eta Endika Gil anaia-arreben helburua, klik bakarrera dugun porno konbentzional matxista, biolento eta transfoboa, beharrezkoa den feminismoaren ikuspuntutik aztertu, eta bertatik, ikastea zen. Egungo heziketa sexuala prebentziora mugatzen da, eta beharrezkoa den arren, harreman sexualak hori baino askoz gehiago dira.
Beraz, arestian aipaturiko titularra, antzekoak edo okerragoak ikusi nahi ez badituzu, begiak ireki, tabuak eta mamuak alde batera utzi, eta erlijio eta elizak duen botereari aurre egin behar diozu. Hots, Haziak proiektutik jaio zen Porno Eskola moduko ekimenei, ateak ireki egin behar dizkiegu eta ez kontrakoa!
Badirudi jende batek fijazio handiegia duela sexuarekiko. Pornoan gustu eta aukera guztietarako materiala dago, edozein delarik ere zure postura giza harremanei dagokienean. Porno konbentzional, biolento edo feminista aurki dezakezu, ahalegin berezirik gabe.
Pertsonalki argi dut hipersexualizatutako gizarte honetan pornoak eta sexuaren liberalizazioak oro ar kalte gehiago ekartzen dituela onurak baino. Frustrazioak, eredu txarrak etab. Sexua esku-eskura daukan belaunaldiak dira gaur egungoak, baina hainbat ikerketen arabera beren gurasoen erdia ere ez dute larrua jotzen. Saldu diguten “askapen sexuala” hala izan ez den seinale.
Badirudi bakarrik ez Mikelats, oraindik ere, sexuarekiko fijazio haundia daukala esango nuke jendeak. Edo… fijazioa baino gehiago… askorentzat sexuak tabua izaten jarraitzen duela; aipatzen duzun askapen sexual horretaz mozorroturik aurkezten zaigun mamua. Baina, ezin dugu ahaztu, eredu ezberdinetako sexu harreman esplizituak eskura ditugula, klik bakarrera. Nire ustez, gainera, eredu horiek ez dira errealak eta askotan (edo gehienetan, esango dut, ez baitut munduko pornografia guztia kontsumitu, ezta laurdenik ere) emakumeak gizonei plazerra emateko objektuak balira aurkezten edo erakusten dira eta ez zait iruditzen eredu egokia denik. Izan ere, jendarte matxista eta heteroarautu bateko kide gara, emakumeak erailak diren gizarte batetakoak, alegia. Sexu harreman sano eta plazenteroak izateko, beharrezkoa ikusten dut sexua beldurrik gabe ikustea eta begiratzea, beraren inguruan naturaltasunez hitz egitea. Izakiok ezinbestekoak ditugu harremanak, sexualak barne, baina ditugun ereduak aldatzeko beharra ere ikusten dut. Bada, egungo gizarte hipersexualizatu honetan, mendeetan zehar ikasitakoa desikasteko behar handia dagoela iruditzen zait eta horretarako, porno eskola bezalako ekimenak interesgarriak direlakoan nago.
pornoa ere batuan entzun ordez edozein euskalkitan aditu ezkero askoz kitzikagarriagoa litzatekeela ez dut duda izpirik! Arranopolla!!