Sinesmenaz, ateismoaz, agnostizismoaz eta axolagabetasunaz zehaztapen batzuk…
Sinesmenaz, ateismoaz, agnostizismoaz eta axolagabetasunaz zehaztapen batzuk…
Aurrekoa artikuluan jada aurreratu nuen moduan, bizitzaren sakontasunetik segitzen den problematikotasuna da finean gizaki oro aurre-estadio batean kokatzen duena. Orain, segidako lerro hauen bitartez han esandakoaren gainean ezer askoz berri-berrriagorik agian ez dut gehituko, baina jada aurreratutakoa zer edo zer gehiago zehaztuta eta oinarrituta uztea gustatuko litzaidake.
Bizitzaren misterioaren aurrean, edo nondik ikusten duen norberak, misterio ezaren aurrean, hartu daitezken jarrerak ugariak, askotarikoak, dira eta dauden aldeak askotan euren arteko ñabardurek eragindakoak dira. Kontua horrela, zehatzak ere izan beharko ginateke erabili beharreko terminologiarekin aipatu anizkoitasun horren berri emateko orduan. Egoera probletikoa da, oso norberarena, eta asko-askotan inondik ere Jainkoaren existentzia aitortzera eramango ez gaituena. Alabian, eta jada aurreko artikuluan aurreratuta moduan, kontu sakon honi ekin behar izate horrek den-denok interpelatzen gaitu, berandu baino lehen (X.ZUBIRI, El hombre y Dios, cfr. 270).
Norberak, delako prozesu horretan abiatuta, iritsi ditzakeen estadioak oso askotarikoak, hasiera batean espero baino askotarikoagoak, izan daitezke. Eta adibide baterako, Jainkoarena bezalako aitortza abosulutu batean oinarrituta bizi den batek, are Jainkoaren ezein justifikazio arrazionaletik urrun egonda ere, are azken hau tarteko ere, benetako fedea leukake, Zubiriren esanetan. Baina, esaterako, demostrazio delako horretatik urrun egonda, berari uko egin balio norbaitek eta, horrekin batera, absolutu horrek bere bizitza inondik ukituko ez balu, agnostizismoaren kasu batean aurrean geundeke. Agnostizismoaren kasuak baina ez dira denak berdinak; Jainkoaren existrentziarekikoan ezjakina izanda, eta halaber, jakintza delako hori ezinezkoa zaiola aitortuta, badaude aldeak agnostikoen artean; batzuk bila edo sakontze delako horri bizkar emanda biziko dira azkenerako, bestetzuk, aldiz, nolabait edo beste bila arituko dira, eta, azken batzuk, aurkitu eta ezer aitortu gabe ere, sutsu arituko dira, gorputz eta arima, bila eta bila. Ikusita moduan hortaz, bateko, dugu kontuaren intelekzioa (Jainkoaren demostrazioa edo horren falta) eta besteko borondatea, nahimena (oinarritu, bizkar eman, bilatu, uko egin bilatzeari…); bi osaigaiek, biek ala biek, zehaztuko dute gure jarrera. Eta bi osagai horietan oin harturik sortzen den edozein jarrera baiezkotik duen erantzuntzat hartu beharko litzateke beti, are jada bilatzen ez duen agnostiko baten kasuan ere (Zubiri, cfr. 274).
Baina, esan al daiteke diodan hori are bilatzen edo bilatu ez duen horri buruz ere? Non dago, bada, eurengan euren sakontasun-nahimena? Ba al dago eurengan horrelakorik? Bada, are honelako kasuetan ere, ez du ezein fribolilaterik ere ikusiko Zubirik; are beroiei oso jarrera zentzudun eta serio iritziko die Zubirik. Orduan zer gertatzen ari da kasu horretan, Zubiriren ikusian? Bizitzaren zentzuari edo bere oinarri absolutuari adimenak egingo dio aurre, baina bere abiatze horretan, bere ekite horretan, ez du aitortzeko moduko deusik ere aurkitu, eta, horren ondorioz, ez du ezein aurrera pauso erabakiorrik emango, eta, hartara, ez du beretik kanpoko ezer absoltuan bere bizitzaren oinarria jarriko. Halere, eta jada esanda moduan, ezer arkitu ezean ere, bilatzeari uko egiten ez zaion bitartean, agian ezein oinarri bere burua ez emanda, baina bilatze prozesuari bere burua emanda biziko da pertsona mota hau (ZUBIRI, cfr. 276). Are kontuari, edota bilatzeari, jada garrantzirik ematen ez dion “axolagabeak” (indiferenteak), Jainkoaren auzigaiari era axolagabe batez ekiten ari zaio. Agnostikoak fedeari egiten dio uko eta axolagabeak aldiz bilatze intelektiboa bertan behera uzten du, baina bai kasu batean, bai bestean, zein guzti-guztietan oinarri-nahimenak gizaki ororen baitan dihardu ezin saihestuki. Bada axolagabearengandik gertuko beste kasu antzeko bat Zubiriren ustetan, kontuari ezikusia egiten diona (desntendido). Ezikusiarena egiten duena, Zuririren esanetan, abiatze prozesu hori bere buruaren azalera bere burua entregaturik bizi da, bere bizitza maila azkenaurretiar batean bizi du (nivel penúltimo) (ZUBIRI, cfr. 280); kasu honelakoetan oinarriztatze nahimena biztzeko nahimenera lerratzen da.
Ateoaren kasua azaltzen zailena da, Zubiriren ikusian. Bere ustetan, ateoaren aburuz bizitzak ez dio problematikoa izateari uzten. Bizitzaren sakontasuna ondo sumatzen dute, nahiz-eta berori oinarritzeko beharrik sentitu ez; bizitzaren sakona hauteman bai, baina delako sakontasun hori bizitzari besteri ez diote lotzen; oinarriztatze delako hori faktizitate hutsa baino ez litzateke hortaz, euren ikusian. Prozesu intelektiboa berez eman ematen da baina berrorri aurkitzen zaion soluzioa faktizitatetik lortzen da. Zubiriren ikusian, ateismoa, izatez, berez, ez hastapenetako jarrera bat, ez da jarrera aurrendiar bat (primaria); bere ikusian, teismoa zein ateismoa, biak ala biak, konklusio batera ailegatu diren prozesuak geneuzkake. Ateoak, finean eta buruan, bera berau den errealitatearekin lotzen du bere burua; hau geneukake ateoaren “fedea” (ZUBIRI, cfr. 281-286).
Oinarri emale den abolutu horren nolabaiteko hautematera ailega daiteke norbera prozesu intelektiboan, edo bestela, ezagutezintasun maila batera heldu, edo axolagabetasun maila batera, edota, besterik gabe, jainkorik gabe, bizitzari, bere huts-hutsean, bere burua lotu. Baina auzi honi norberak, zintzo-zintzoki, eman beharreko erantzuna da kontu hau; berandu baino lehen, inor ere ez da eginkizun honetatik libro geratuko.
Transzendentzia eta noberaren arteko balizko harreman horri dagokionean, badago, nire irudiko, Zubiriren zehaztapen interesgarri bat: bere ikusian, ez legoke pertsonaz haragoko transzendentziaz hitz egiterik, baizik-eta pertsonaren baitan, eta baitarako, emaniko transzendentziaz. Nork bere buruari aurkitutako onarri batea ematea, ez da inondik ere bere baitatik kanporatzea, baizik-eta bera berau, bere pertsona, osatzen eta oinarritzen duen transzendentziara bere burua ematea (ZUBIRI, cfr. 292-293). Esandako azken honek Zubiriren “transzendetzia inmanentearekin” du zerikusirik (errealitatean emandako transzedentzia eta ez errealitateaz haragoko transzendentzia), baina hau, orain, beste kupeleko sagardoa geneukake.
Igor Goitia
Sinesmenaz, ateismoaz, agnostizismoaz eta axolagabetasunaz zehaztapen batzuk…
Bilaketa horretan, zuk diozun moduan, dena zientziaren eskuetan uzten duenik ere bada. Berak zientzia hori , ulertuko ez badu ere, “zientzialariek diote”, “zientziak”, “zientzialariek”… etengabe dioenik.Haiek euren lana egiten diote nolabait eta eroso sentitzen dira.