[Simone Weil] Erroztamendua XXXX

[Simone Weil] Erroztamendua XXXX –

Erroztamendua (XXXX bidalketa)

[Simone Weil] Nazioa eta erroztamendua XIPentsaera modernotik aitzinako zuhurtziara bidea labur izango litzateke hartu nahi baginu. Filosofia modernoan, piska bat toki guzietan eta forma desberdinetan, analisiak agertu dira pertzepzio sentiberaren teoria oso bat preparatzeko gai liratekeenak. Horrelako teoria batek erakutsiko lukeen funtsezko egia da sentimenek jasotzen duten objektuen errealitatea ez dagoela inpresio sentiberetan beretan baizik eta bakarrik ezinbesteetan zeinen  inpresioak seinaleak diren. Gauden unibertso sentigarri honek ez du beste erralitatearik ezinbestea baizik; eta ezinbestea ez da erlazio konbinazio bat baizik zeina gure izpiritutik desagertzen den arreta altu eta aratz batek gehiago finkatzen ez dituen bezain laster. Gure inguruko unibertso hau ez da gure aragiari materialki present den pentsamendu[1] bat baizik. Bere sail diferentetan, zientziak, erlazio matematikoak edo haien antzeko erlazioak[2] aurkitzen ditu fenomeno guzietan barna. Betiereko matematika, helburu bikoitzeko[3] hizkuntza hori, da munduaren ordena osatua den oihala.

Fenomeno oro modifikazioa da energiaren banaketan, eta ondorioz, energiaren legeek oro determinatzen dute. Baina bada hainbat energia mota, eta orden hierarkiko batean ezarriak dira. Indar mekanikoa, astuntasuna edo Newtonen araberako grabitazioa, bere hertsidura beti sentiarazten diguna, ez da mota altuenekoa. Argi haztaezina eta pisurik gabekoa da energia  arbolak eta garien zutoinak igoarazten dituena astuntasunagatik ere. Argiaren energia jaten dugu garian eta fruituetan, eta gugango bere presentziak xutik egoiteko eta lan egiteko indarra emaiten digu. Infinituki tipi batek, baldintza batzuetan, modu erabakigarriz eragiten du. Ez dago masa hain astunik pundu bat igualtzen ez zaionik; zeren masa hori ez da erortzen horren pundu bat sustengatzen badugu, puntu hori grabitateko zentroa den ber. Eraldaketa kimiko batzuek bakteria kasik ikuezin batzuen eragiketa dute baldintzatzat. Katalizagailuak dira materia puska ohartezin batzu zeinen presentzia ezinbestekoa den beste eraldaketa kimiko batzuetarako. Beste materia puska minuskulu batzuek, osaketa kasik berdinekoek, badute beren presentziagatik eragozpen-gaitasun ez gutiago erabakigarria. Mekanismo horren gainean oinarritzen da berrikitan aurkituriko sengailurik ahaltsuena.

Horrela ez da matematika soilik, baina zientzia osoa, hautemaiten pentsatzen ez dugun arren, naturaz gaindiko egien ispilu sinbolikoa dena.

Psikologia modernoak zientzia egin nahi luke arimaren azterketarekin. Hori lortzeko zehaztasun pixka bat gehiago nahikoa litzateke. Oinarrian eman behar litzateke materia psikikoaren nozioa, Lavoisieren axiomari lotua, baliagarria materia guzietarako, hau da «Deus ez da galtzen, deus ez da kreatzen»; bestela esanda, aldaketak forma-modifikazioak dira, zeinen azpian zerbaitek irauten duen, edo bestenaz lekuz aldaketak dira baina ez dira nehoiz agerpenak eta desagerpenak. Psikologian, sartu behar litzateke limitearen nozioa, eta printzipiotzat pausatu arimaren parte lurtarrean dena finitua dela, mugatua eta endurtzeko gai. Azkenean, sartu behar litzateke energiaren nozioa, ezarriz fenomeno psikikoak, fisikoak bezala, modifikazioak direla energiaren banaketan eta kalitatean, eta energetikoaren legeek dituztela determinatzen.

Zientzia sozial bat sortzeko saialdi garaikideek lortuko zuten haiek ere, baina zehaztasun piska bat gehiagoren gostuz. Oinarrian berrezari behar litzateke Platonen “Animalia lodi”aren nozio ezaguna edo “Abere”aren nozio apokaliptikoa. Zientzia soziala da animalia lodiaren azterketa eta zientzia sozialak zehazki deskribatu behar du haren anatomia, fisiologia, psikologia, erreflexu naturalak eta baldintzatuak, hezteko erraztasuna.

Arimaren zientzia eta zientzia soziala, bata eta bestea, ezinezkoak dira naturaz gaindikoaren nozioa ez bada zehazki definitua eta zientzian sartuak nozio zientifiko gisa, eta muturreko zehaztasun batekin. Zehaztasun matematikoko metodoek fundatzen balituzte giza zientziak, eta hauek fedearekin lotuta mantenduak balira; irakurketa sinbolikoak naturaren zientzietan eta matematiketan berreskuratzen balu lehen zeukan tokia; mundu honetan ezarritako ordenaren batasuna agertuko luke bere argitasun soberanoan.

Munduaren ordena da munduaren edertasuna. Bakarrik da aldatzen gure arretaren erregimena, munduaren ordena osatzen duten beharrezko erlazioak kontzebitzen entseiatzen garenean edo haren didira kontenplatzen. Gauza bakarra eta bera da Jainkoarentzat betiereko zuhurtzia, unibertsorako obedientzia perfektua, gure amodiorako edertasuna, gure inteligentziarako ezinbesteko erlazioen oreka, eta gure aragirako indar gordina.

Gaur, zientziak, historiak, politikak, lanaren antolakuntzak, erligioak berak, erromatar zinkindurak markatuak diren ber, ez dute indar gordina baizik eskaintzen gizonen gogoetari. Horra zer den gure zibilizazioa. Arbol horrek ematen ditu merezi dituen fruituak.

Egiarako itzulerak lan fisikoaren egia agerraraziko luke besteak beste.

[1] Jainkoaren pentsamendua edo nahia edo asmoa konprenitu behar da iduritzen zait hitz antropomorfikoak erabiliz.

[2} erlazio matematika horiek lirateke “pentsamendu” baten seinaleak.

[3] Ez dut ulertzen zertan den bikoitza.

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua