[Simone Weil] Erroztamendua XXII

[Simone Weil] Erroztamendua XXII –

Erroztamendua (XXII bidalketa)

Horregatik gaur, erligioa ez da igande goizetako ariketa bat baizik. Eta astearen gainerakoa zientziaren menpekotasunean dago.

[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna IVAste guzian, beren burua zientziari menperatzen dioten fedegabeek badute barne-batasuneko sentimentu garaile bat. Baina makur dira, zeren beren morala ez da zientziarekiko gutiago kontraesanean besteen erligioarekin baino. Hitlerrek hori garbi ikusi zuen. Gainera, jende anitzi ikusarazten dio ere, SS-aren presentzia edo mehatxua sentitzen den toki guzietan, baita urrunago ere. Gaur soilik sistema totalitario, ilun, gorri edo beste batekiko gibelasmorik gabeko lotura batek eman dezake barne-bathori asun ilusio sendo bat. Horregatik tentazio hain handia da horrenbeste arima kordokaturentzat.

Sinesten dituzten erligioaren eta zientziaren bateraezintasun absolutuagatik kristauei ariman sartzen zaie ezuntsa astun eta aitorrezina; Ezuntsa hori kasik ohartezina izan daiteke; bestenaz kasuen arabera guti edo asko minbera da; Noski kasik beti ez da aitortua; barne kohesioa eragozten du. Eragozten du argi kristauak pentsamendu guziak eragin ditzan; Taigabeko ezuntsaren presentzia zeharkakoaren ondorioagatik, beren bizitzaren oren guzietan, kristau suharrenek badituzte gogoetak eta iritziak zeinetan ohargabean kristau ezpirituaren kontrako irizpideak aplikatuak baitira. Baina ezuntsa horren ondorio kaltegarriena da onestasun intelektualaren bertutearen ariketa ezinezkoa bihurtzen duela bere osotasunean.

Populuaren fede ezaren fenomenoa esplika liteke kasik osoki zientzia eta erligioaren arteko bateraezintasunaren medioz. Garatu da hasi garenean hirien populua jartzen unibertso artifizial batean, zientziaren kristalisazioan. Errusian, fedea errogabetzeko, propaganda batek fenomenoa azeleratu zuen kasik osoki bermatuz zientziaren eta teknikaren izpirituaren gainean; Leku guzietan, hirien populua fedegabetu ondoren, landa-eremuko populuak, hiritarren alderako gutiagotasun konplexu batek eraginerrazak bihurtu zuenak, harek ere jarraitu zuen, nahiz fedegabetu zen maila tiapiago batean.

Populuak elizak abandonatu zituenetik beretik, erligioa automatikoki eskuinean jarri zuen, burges zerbait bilakatu zen, zuzen pentsatzen zutenen zerbait. Izan ere, ezarritako eliza batek elizara joaiten direnen gainean asentatu behar da. Ezin da alabaina asentatu kanpoan egoiten direnen gainean. Egia da, abandonu horren aurretik, botere tenporalen alderako apaizeriaren jopukeriak elizari huts larriak egin arazi zizkion. Baina huts horiek konpongarriak izanen ziren desertzio hori ezean. Izan ere, desertzio hori eragin baldin badute, parte biziki tipian izan zen. Zientziak ditu kasik berak soilik elizak hustu.

Zientziak ez du burgesiaren parte bat bere fedean trabatu langile klasea trabatu duen bezala. Lehenik arrazoia da burgesiaren parte horrek ez zuela zientziaren aplikazioekin langile-klaseak zuen taigabeko eta aragizko kontaktu bera. Baina ororen buru arrazoia da burgesiaren parte horrek federik ez zeukala. Federik ez duenak ezin du galdu. Salbuespen batzu izan ezik, burgesiaren erligioaren praktika zen itxurakeria bat. Munduaren kontzepzio zientifikoa edukitzeak ez du itxurakeria egitea eragozten.

Beraz izatez burgesiaren kristautasuna, argigune bakar batzu izan ezik, ez da populua esplotatzen dutenen interesei dagokien itxurakeria bat baizik. Ez gara harritu behar kristautasunak baldinbadu parte bat hain eskasa gaurko gaizkiaren formaren kontrako borrokan aritzeko orduan. Horregatik erligio-bizitza egiazkoa eta sendoa den gunetan eta bihotzetan ere, borroka horrek, egia-izpirituaren faltagatik baduela bere barruan aratzgabetasun printzipio bat. Zientziaren existentziak kontzientzia txarra emaiten die kristauei. Haietarik guti dira ausartzen segur izaitera, ezen, zerotik abiatzen balira eta problema guziak begiratzen balituzte preferentzia guziak baztertuz, aztertze-izpiritu absolutuki inpartial batekin, dogma kristaua agertuko bailitzaieke nabarmenki eta osoki egia.

Segurtasun falta horrek behar lieke kristauei erligioarekiko haien lokarria laxatu; baina ez da horrela, eta horrela izaitea eragozten duena da bizi erliosoak behar duten zerbait eskaintzen diela. Haiek berek guti edo asko lausoki senditzen dute erligioari attxikiak direla daukaten behar batengatik. Bada, beharra ez da gizonetik Jainkoarenganako lokarri zilegi bat. Platonek dioen bezala, bada distantzia handia beharraren izaera eta ongiaren izaeraren artean. Jainkoak bere burua gizonari emaiten dio dohain eta ororen gainera, baina gizonak ez du jasotzeko nahirik izan behar. Bere burua osoki eman behar du, baldintzarik gabe, arrazoi bakar baterako, hau da, ongiaren taigabeko bilaketan ilusioz ilusio kurritu ondoren, konbentzitua da egia bereizi izana bere burua jainkoaren gana itzuliz.

[Simone Weil] Erroztamendua XXII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua