[Simone Weil] Erroztamendua XVIII
Erroztamendua XVIII
Erroztamendua (XVIII. bidalketa)
Zientzia modernoaren kontzepzioa oraingo itsuskerien erantzulea da, historiarena eta artearena bezala, eta zientzia lehenik eraldatu behar da zibilizazio hobe bat sortzea espero izaiteko.
Nahiz eta inolako dudarik gabe zientzia adituen afera den, are garrantzitsuagoa da berau eraldatzea. Izan ere zientziaren eta zientzialarien itzela da guzien izpiritua baitan , eta herri ez-totalitarioetan beste edozein ospe gailentzen du. Frantzian gerlak eztanda egin zuenean, zientziaren ospea zen gelditzen zen ospe bakarra; deus ez zen berau baino gehiago errespetuaren objektu. Eta 1937an, «Palais de la Découverte» kulturgunearen giroan, bazen zerbait publizitatetik zeukana baita orobat kasik erlijiotik ere, hitz hau bere esan nahi arruntenean hartuta. Zientzia da, eta bere aplikazioa baizik ez den teknikarekin batera, gure justifikazio bakarra gu mendebaldeko, arraza xurikoak eta modernoak izaiteaz harro izaiteko.
Misiolari batek, Polinesiar bat konbentzitzen duelarik abandonatzeko hain ederra eta hain poetikoa den munduaren kreazioari buruzko bere arbasoen tradizioa eta horren antzeko poesiaz beteriko Genesiarekin ordeztea, misiolari horrek bere konbentizitzeko indarra hartzen du gizon zuria izaiteko duen kontzientzian, zeina zientziaren gainean oinarritua baita. Alta misiolari hori zientziarekiko polinesiarra bezain arrotz da, zeren, aditua ez den edonor zientziarekin erabat arrotz baita. Genesia are arrotzagoa da zientziarekin. Herriko errient (erligioaz ez dakien maisu frantziar) batek erretoreaz trufatzen denak, eta zeinaren portaerak haurrak eragozten baititu mezara joaitetik, bere konbentzitzeko indarra ertaroko dogma batean hartu beharrean hartzen du gizon modernoaren nagusitasunaren duen kontzientzian, zeina zientziaren gainean oinarritzen baita. Alta gure kontrolatzeko aukerei dagokienez, Einsteinen teoria ez eiki da oinarrituagoa edo zentzu onarekiko gutiago kontrakoa ezen ez eta Kristoren kontzepzioari eta jaiotzari tradizio kristaua.
Denetaz dudatzen dugu Frantzian, ez dugu deus errespetatzen; jendea bada erdeinatzen ditu erligioa, patria, estatua, auzitegiak, jabetza, artea, hots dena; baina bere erdeinua gelditzen da zientziaren aitzinean. Zientizismo arruntenak ez du anarkistak baino jarraikitzaile handlagorik. Le Dantec da haien gizon handia. Bonot-en «gaizkile tragikoek» zientzian hartzen zuten euren inspirazioa, eta, haien lagunen begietan, besteak baino gehiago heroia zenak «Raymond la Science» zuen izengoitia. Bestaldeko alderdian, aurkitzen dira apaizak eta erlijio gizonak bizi erlisiosarekin hain okupatuak direnak nun balio profano guziak erdeinatzen dituzten, baina haien erdeinua geratzen da zientziaren aitzinean. Zientzia eta erlijioa iduriz gatazkan diren estabaida guzietan, bada elizaren aldetik gutiagotasuneko konplexu intelektual bat kasik komikoa, zeren elizak ez baitie ezer zor arerioen argudio eskuarki eskasei baizik eta gutiagotasun konplexu bat.