[Simone Weil] Erroztamendua X
[Simone Weil] Erroztamendua X –
Erroztamendua (X. bidalketa)
Gaizkia errazkiago da mobil eragile ongia baino, baina, arima batean ongi aratza mobil eragile bilakatua den orduko, oldar agortezin eta aldaezin baten sorgia bilakatzen da, gaizkiaren kasua sekula ez dena; Patriotismoz agente bikoitza bilaka gaitezke, etsaia enganatuz herria zerbitzatzeko. Baina iharduera horretan gastatzen dugun indarrak gainditzen badu mobil patriotikoaren indarra, eta hasten bagara gustua hartzen iharduera horretan, heldu da garaia nun ezdakigun gehiago nor zerbitzatzen dugun eta nor enganatzen dugun, heldu da garaia nun prest garen edonor zerbitzatzeko edo edonor enganatzeko. Aldiz, patriotismoz gidatuak bagara akzio batzuetara, zeinek hozitzen eta hazten duten patria baino ongi handiagoko baten amodio bat, arimak jasotzen du martirioak soilik egiten duen tenple hura eta patria ere horretaz aprobetxatzen da.
Fedea errealistagoa da politika errealista baino. Horretaz segur ez denak federik ez dauka.
Frantzian erresistentzia ilegala osatzen duten akzio-modu guziak hurbildik aztertu eta pisatu behar ditugu, arazoaren itzulia eginez aldioro. Ataza horretarako ezinbestekoa da. azterketa arretatsu bat tokian bertan, bakarrik ikusmolde horretatik burutua. Gerta daiteke akzio-modu berriak asmatu behar izaitea, kontuan hartuz argudio hauek eta berehalako helburuak. (Adibidez, konspirazio zabal bat sortzea gizakiak kontrolatzeko estatuak egindako dokumentu ofizialak suntsitzeko. Suntsiketa egin daiteke modu oso anitzez, suz eta abarrez: Akzio horrek balituzke itzela berehakakoak eta urrunekoak).
Akzioak koordinatzen dituen erakundeak dauka akzioaren errealitatea baino oraindik goragoko errealitate maila bat. Horrelako erakundea artifizialki eratua izan ez denean, baina hazi denean landare bat bezala eguneroko beharren artean, eta denbora berean ongi baten bista argiak gidaturik pazientziazko bigilantzia batek moldatua izan denean, horretan dago beharbada errealitate maila ahalik eta gorena. Organizazioak badira Frantzian. Baina horiek baino interesgarriagorik ere bada oraindik, garatzen aei diren organizazio enbrioiak, hoziak, zirriborroak alegia.
Organizazio enbrioi haiek aztertu behar dira, dauden tokian berean kontenplatu, eta Londresen dagoen larderia baliatu tresna bat bezala haiek diskrezioz eta pazientziaz moldatzeko eskultore batek egiten duen bezala, marmol puska batetik asmatzen duen forma ateratzeko. Moldaketa hori, berehalako, eta ez-berehalako gogoetek behar dute gidatu. Lehenago hitzari eta akzioari buruz errana dugun guzia oraindik aplikatzen da hemen ere. Hitz ofizialki erranak harrapatzen eta kristaltzen dtuen organizazio bat, haien inspirazioa hitz diferente eta biziki propiotan itzultzen dituena, gauzatzen dituena akzio koordinatutan, zeinetarako eraginkortasun-segurantza gero ta handiagoa den, organizazio bat ingurune bizi eta adeitsua, organizazio bat intimitatez, anaitasunez eta samurtasunez betea dena, horra bada lur begetala non frantses dohakabeak, desastreak errogabetuak direnak, bizi daitezkeen eta salbamena aurki dezaketen gerlarako eta ondoko bakerako.
Organizazio hau orai egin behar da. Garaipenaren ondoren, ongizate eta botere apetitu indibidualen zabaltzearekin erabat ezinezkoa izango da edozer berririk hastea. Hau segituan egin behar da. Ezinago urgentea da. Unea huts egitea da erantzukizun bat kasik krimen bat egitea bezalakoa.
Frantziarentzat, salbamen eta handitasun iturri bakarra bere genio propioarekin berriz kontaktuan jartzea da, zorigaitzaren hondoan. Orai egin beharra dago, orai, berehala. Zorigaitza oraindik dorpea deno; Frantziak, etorkizunean, bere aurrean aukera daukano bere genio berreskuratuaren lehen kontzientzia dirdira erreala bihurtzeko, akzio gerlari baten bidez adieraziz.
Izan ere, Frantziaren garaipenaren ondoren, aukera hori iraganda izanen da, eta bakeak ez luke aukera baliokiderik eskainiko. Gainera, infinituki zailagoa da bake akzio bat asmatzea eta kontzebitzea gerla-akzio bat baino; bake-akzio baten bidez pasatzeko, inspirazio batek jadanik kontzientzia, argi eta errealitate maila altu bat eduki behar du. Bakea iristerakoan, Frantziaren kasua izanen da bakarrik baldin eta gerlaren azken garaiak ondorio hori eragin badu. Eta gerla izan behar da inspirazioa garatzen eta elikatzen duen errientsa; Horregatik behar da inspirazio sakona, benetazkoa, egiazko argi bat ager dadin gerlaren erdian.
Frantzia gerlan erabat present egon behar da berriro, bere odolaren kostuz garaipenean parte hartu behar du; baina hori ere ez litzateke nahikoa izanen. Izan ere, parte hartze hori ilunbeetan gerta liteke, eta orduan egiazko onura ahula litzateke.
Gainera, bere kemen gerlariaren hazkurria ez da besterik izan behar ezen ez eta bere benetako genioa, zorigaitzaren hondoetan berraurkitua, nahiz eta hasieran ezinbestez kontzientzia maila ahul batekin horrelako gaualdi baten ondoren. Baina horrela ere gerlak sugar bat piz dezake.