[Zinema Euskaraz] Ama Mu etxera itzuli da

[Zinema Euskaraz] Ama Mu etxera itzuli da –

Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan ikusgai, gaurtik aurrera, “‘Ama Mu etxera itzuli da” filma, Zinema Euskaraz programaren barruan.

Familia osoarentzako pentsatutako suediar filma da “Ama Mu etxera itzuli da”, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren haurrentzako liburu batzuetan oinarritua.

Sinopsia: Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.

.

[Zinema Euskaraz] Ama Mu etxera itzuli daZinema hauetan proiektatuko da filma:

  • Golem La Morea (Iruñea)
  • Antiguo Berri (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Golem Alhóndiga (Bilbo)
  • Getxo Zinema (Getxo)

Film hau, “Ilargirantz”, “Ainbo: Amazoniako gerraria” eta “Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk” filmen ostean, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren aurtengo laugarren estreinaldia izango da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

[Zinema Euskaraz]

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.