Seinaleak

Seinaleak –

Seinaleak

Lagun pare batekin katuen bideoak bidaltzen dizkiogu elkarri. Jatorrak, maitagarriak eta barregarriak dira. Kontua da aurrekoan katu bat sartu zela etxean, barruraino sartu ere. Jaun eta jabe egin zen logelan. Nire lagun baten ustez, seinale bat zen.

Realaren aurkako finalaren bezperan entrenatzaileek eta kapitainek argazki ofiziala atera zuten. Imanolek eta Illarramendik urduri ziruditen, Marcelinok eta Munianek lasai, ordea. Nire lagun baten ustez seinale bat izan zen.

Datorren larunbatean Errege Kopako finala jokatuko da Sevillan. Athletic maldan behera doa eta Barcelona Barcelona da, beti. Nire lagun baten ustez seinale bat da. Ea oraingoan ere huts egiten duen eta Athleticen Kopa bat ikusten dugun, nazkatuta nagoelako finalak galtzeaz.

Argazkia: Jesús Belzunce

Seinaleak

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.