Ordu txikitan agertzen diren buruhausteak…
(Bart gauekoa…)
Egoera horretan nago ni momentu honetan, nahiz eta izugarrizko logura izan gura hori kentzen didan mamua agertu zait pentsamenduan. Zergatik agertzen dira egunaren momenturik goxoenean? Ohean sartu eta izarei eutsiz ixiltasuna baino entzuten ez denean orduantxe datoz, etorri, isiltasunaren oihuak eta egun guztian zehar burutik pasatu ere egin ez zaizkizun irudi eta hitzak hurbiltzen dira izarapera.
Beste momentu batzuetan oroitu ez eta momentu honetan datorkit azterketen ardura, oso gutxitan izan dudan sentimendua, eta noiz etorriko eta orain!!
Maitasunaren inguruko galderak ere badatozkit, horren zantzu onak, baita txarrak diren horiek ere. Zergaitik egiten ote du horrenbeste min hain polita den zerak?
Duela gutxi nire inguruan eman diren aldaketa ugari horien inguruan ere hausnartzen ari naiz, horren denbora gutxian nire bizitza zenbat aldatu den pentsatzen, eta guzti hori nola gertatu den ezin ulerturik. Ia ohartu ere egin gabe eman dira aldaketa horiek, eta orain pentsatzen jarri eta konturatzen naiz bizitzak ematen dituen birez, jira-bira eta gora-behera horietaz.
Gauza asko galdu ditut bizitzan zehar, baina gehiago dira irabazi ditudanak, galdu dudan zera bakoitzetik gauza berri bat ikasi baitut, indartsuago egin nauen gauzaren bat. Baina oraindik ere, barnean esateko gogoz gelditu zaizkidan gauza asko ditudala sentitzen dut, idatziz zein hitzez noizbait irten beharko direnak, beste batzuen belarrietara iristea amesten ditudanak, ordu txikitan nire logelara bixitan datozen horiek, hain zuzen ere…
Hoidek da arrazoia!! Ze ondo azalduezun gehientxuenoi gertatzen zaiguna… Batez ere larunbat gauetan!! Jeje!!
Animooo ba mamu horiekin da eutsi goiai!!!