Euskaldunen lip duba

Kostatu zait konturatzea. Katalanak independentziaren alde egiten ari diren mugimenduen inbidian, Reus eko lip dub-a ikusi nuenean, gure aldarrikapenak tristeak zirela idatzi nuen hemen. Itsu nengoen ostera.

Ez dakit nola, baina gaur izan da, goizeko bederatziak eta hamarretan, beste ehunka korrikalariekin batera izerditan, euskararen aldeko oihuak eta irrintzi artean. Orduan konturatu naiz. Begiak ireki zaizkit. Guk, euskaldunok, badugu gure lip dub-a. Duela 31 urte AEK-ren eskutik sortua. Hamaika egun irauten du, 2.500 kilometro segidan, etenik gabe, gau eta egun, alaiena, ├▒abarrena, sentituena. Hemen bertan, gure herriak eta hiriak zeharkatzen dituena. Korrika, munduko lip-dubik ederrena… eta luzeena.

Gora Euskal Herria euskalduna!
http://www.youtube.com/watch?v=qb9RNGLQwhU

Euskal Herria, euskara
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “Euskaldunen lip duba”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude