Oinarririk gabeko beldurrak

Oinarririk gabeko beldurrak –

Gaur goizean, hegan ezin egiteko beldur larriz esnatu naiz, eta zirrara desatsegin horrek iraun egin du terrazako eskaileretan gora nindoala, gabardina ondo estututa eta kartera esku batetik zintzilik. Hala ere, hutsera abiatu naiz, arazorik gabe ekin diot hegaldiari, eta garaiz iritsi naiz bulegora.

Oinarririk gabeko beldurrak

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.