Normalidadeaz
Normalidadeaz
Eneko Orozek Gindakoa blogean idatzitako hausnarketa bat, txiki-txikitatik eta gizartearen aurrean arraroak (edo normalak) sentitu eta izateari buruz.
Normalidadeaz
Txikitatik, epileptikoa eta kiroletan txarra den mutil rata-de-biblioteca bat izanik normalidadea beti egon da hor, edo hobe esanda beti euki nau jomugan. Urteekin arraro izatearen moda etorri zen “denok gara arraro eta guaiak, denok daukagu zerbait” eta guzti hori. Arraro ez izatea zegoen gaizki ikusia, baina “bortxaketa fantasia” zirudien. Bada jendea bortxatua izatearekin fantaseatzen duena, baina hortan sakontzean ohartzen gara gehienetan konsentitutako konsentimendu eza fikzionatzea dela fantasia. Hau da, “bai, desio dut bortxa nazala atsegin dudan pertsona batek, morboa ematen didan moduan tratatzen nauelarik” arrarotasunaren diskursoak asko du hortik. Arraroa naiz hori guaia delako eta ospearekin edo genialidadearekin lotzen da fantasiazko ideia horretan.
Baina arraroa zarenean, seinalatua eta baztertua zarenean, hotz asko egiten du. Jendeak zure ondoan egoteari errespetua edo beldurra dionean min asko egiten du. Erasotzen bazaituzte kuestionatuko dutena zu zarela dakizunean oso saldua ikusten zara. Neretzako hori da arraro izatea, mina.
Neretzako arraro izatea lotsaz bizitzea da, ezer txarrik egin ez duzula jakin eta zure burua salbu uzteko zure aspektu batzuk mutilatzea. Arrarotasuna adaptazio eza da, normal izatea desiatzea jakinda inoiz ez zinatekeela zoriontsu izango, baina bakean utziko zintuzketela. Arrarotasuna frakasoa da. Kulpa, zeozer gaizki egin duzunaren sentsazioa eta jendea sufritzera eramango duzunaren kontzientzia. Normalen munduan frakasoa ez da existitzen, normalen mundua inkomodatzen duen guztia isilaraztean dago oinarritua, eta hala ere batzutan, momentu zail batzutan, hori desio dugu ukatuok.
Ukatuon artean badago subtalde bat zeina oinarritzen den talde ukatzailearen onarpena lortzen saiatzean. Beti daude, edozein kontestutan. Kontua da haien normalidadearen ikuskera “gu ere zuokin gaude, normalak gara, ez haiek bezala” dela.
Bazen tipo bat zapalketak lepoan hanka bat jartzearekin irudikatzen zituena, burua altxatzea ekiditen zutelako, eta beti eransten nion (gauza batzuk horren egiten dituzu zure ez dakidala originalki edo nere aldaeran zen horrela) zapaltzen gintuenari hanka hautsi beharrean beste norbait topatzen genuela guk hari zapaltzeko.
Askotan ahazten dugu hori, eta hobe genuke onartzen hastea. Horrela jaioko da gure bihotzetan daramagun munstroz eta mutantez betetako mundu berria, eta oraingo hontan zapaltzaileari hankak haustera goaz.
Don’t dream it, be it !