Non daude baloreak?
Ekonomia ez dago krisian. Mundu zaharraren hondarretan zehar dabilen mamua ez da hori, ez behintzat orain…
Ikusten ari gara nola Estatua, Lurrean Merkataritza Jainkoaren ordezkari gorena dena, egundoko diru kopurua zuzentzen ari den bere errepresio, kontrol, eta menperatze herramintak hobetzeko asmoz.
Ikusten ari gara nola zuzentzen ari diren milaka milioi euro gastu militarrentzako eta garraio zein herraminta berrietan poliziarentzako.
Ikusten ari gara nola geroz eta espetxe gehiago eraikitzen edo handitzen ari diren, eta konturatzen ari gara nola geroz eta aberats gutxiago dauden bertan (pobreek ez dute lekurik uzten).
Ikusten ari gara nola diru-laguntzak bideratzen ari diren eskaintza “kultural” ustelentzat, patriarkatua, xenofobia, espezismoa, elitismoa, eta kontsumismoaren alde egiten dutenak, eta, bitartean, komertziala izan nahi ez duen kultura baztertzen da bere lekua topatu nahienan dabilelarik.
Ikusten ari gara nola futbolariek diru kopuru lotsagarriak jasotzen ari diren artaldea entretenituta mantetzearren, bizitza lapurtzen dieten bitartean. Eta futbola bezala beste hainbat kirol ikuskizun, hala nola Joko Olinpikoak, injustizian, esplotazioan, eta giza integrazio faltsuaren irudipenean oinarriturik baitaude.
Ez da dirurik falta, balio etikoak baizik. Hori da sufritzen ari garen krisia, baloreen krisia. Duintasuna, adorea, elkartasuna eta pertseberantzia bezalako balioak faltan sumatzen dira apatia, koldarkeria eta otzantasuna saritzen den gizartean. Krisi faltsu honetan, ordea, aitzakia perfektua aurkitu dute gure bizi-maila jaisteko, itotzen eta ustiatzen gaituzten bitartean beraien poltsikoa geroz eta gehiago puztutzeko. Hala, amildegi ertzean gaudelarik, ondo baino hobeto dakite gehienek edozein lanpostu, edozein kontratu, edozein kaka zahar onartuko dutela kapitalismo neo-liberalaren oihan leihakorrean bizirauteko euro ziztrin batzuk edukitzearren.
Gure etsipena, haien sostengua…
[…] Juan Carlos Pérez: 17 miniestaduak homogeneizatu Ainhoa Letamendia: Independentziarako, arrazoiak? Leire regadas: Non daude baloreak? Joaquín Arriola: Erronka industrialak Nicola Lococo: Ona gehien akatzen duena denean Igor Filibi: […]