Naturaltasun osoz

Naturaltasun osoz –

Naturaltasun osoz
Argazkia: Casey

Bere poltsan giltzak bilatzen zituelarik, adibidez, eta nahaste horretan bostehun euroko bilete-sorta bat, giltza ingeles bat, azulejo bat edo tenis-pilota bat ateratzen zituen barrutik, eta objektu horiek mahai gainean jartzen zituen bakoitzean, nik-maite dut eta..- ezer ikusi ez izanarena, eroarena egiten nuen.

Errutinak ohiko bihurtu zuen ezohikoa, eta agenda bila, adibidez, bizar-labana bat edo prismatiko batzuk lurrera erortzen bazaizkio, jaso besterik ez ditut egiten, eta larunbaterako planak egiten edo erosketaren zerrenda adosten jarraitzen dugu; bai elkar musukatzen jarraitzen dugu, berak berriro gordetzen dituen bitartean gizon-zapata, kable eurokonektorea edo Ford baten haizetako-garbigailua.

Denborak ulerterazi egin dit ez duela inolako zentzurik  jakiten saiatzeak nondik arraio atera duen, preserbatibo baten bila dabilelarik, ohe gainean utzi berri duen animalia hori.

-Karramarro bat da – lasaitu egin nau krustazeoa burukoaren azpian babestera korrika doan bitartean.

-Errekakoa? –galdetu izan diot.

En fin

Igogailuan irakurtzeko ipuinak

 

Naturaltasun osoz

Irakaslea, idazlea, ikastetxe publiko baten zuzendaria... hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude