Musutruk egin beharko nuke lan?
Musutruk lan egitea, guztion ametsa den utopia hori, asetu eta pozten gaituen jarduera filantropikoa. Horrela ikusten omen dute hainbat enpresarik, gutxi ordaintzea jarrera okerra bezala ulertu eta dirusari duina ematea inozoen gisako burugabekeriatzat dutenak. Finean, hasiberria zara eta lan egiteak –kobratu ala ez– gogortuko zaitu; baita mesedea egin ere. Bizitza ez da kokakola eta lan merkatua ezagutzea komeni zaizu.
Seguruenik badakizu zertaz ari naizen.
Jessica Hische diseinatzaileak ere badaki aski ongi zer den hori, horregatik sortu zuen taula bat non erabaki dezakezun noiz merezi dizun musutruk lan egiteak eta noiz daukazun parasito bat zure lepotik loditzen. Bere jatorrizko bertsioa espreski sortutako shouldiworkforfree.com web gunean dago, baina Googleren itzultzailea oso fin ez dabilenez, are gehiago euskarazko kontuetan, nire bertsio propioa prestatzea erabaki dut, goiko aldean ikus daitekeena. Handitzeko klik egin irudian.
Gogorarazi nahi dut ere diseinu lehiaketak eta antzekoak doan lan egiteko beste era bat direla, langile andana merke-merke eta kontraturik gabe eskuratzeko trikimailua. Jakin ezazu jarrera txikitzaile hauen inguruan No Spec mugimendua sortu dela, non uste baino gehiago ikas dezakezun.
Batez ere, adarra jotzeko aukerarik ez eman.
Jatorrian hemen argitaratua
bejondeizula, Exprai!
Milesker halako harribitxia musutruk emateagatik!
Ze, itzulpenagatik ez duzu kobratu, ezta? 😉
Pozten nau gustatu izanak. Eta horretaz aparte, jakin behar duzu dirutzak kobratu nituela itzulpen desastroso hori egiteagatik. Pelotazo galanta! 😉
Ostia! OSO ONA!!!
Ez da nire meritua, baina eskerrik asko. Jatorrizko egileari gustatuko litzaioke zu horren pozik ikustea.