Minutuak pasa ahala
Minutuak pasa ahala, ezin ase, denbora galtzen nabilela iruditzen zait. Mozoloena bezala esperoan, baina koldarrenaren pare, ixilik. Hitz egiten ez dakiten hormei begira. Pentsatzen eta aldi berean hutsari begira, ezertarako. Eta minutuak badoaz. Eta iruditzen zait ez dudala jakingo zer egin, minutu guztiak agortzean, ez zaudenean, ezingo dudanean kalera zu ikusteko esperantzaz irten. Ederki asko jakingo dudanean ez zaitudala ikusi behar, ezingo dudala nire eskua zure eskuen artean bildu. Sentitu nire hotzak berotzen dituzula. Gauaren ertzetik bilatzen jarraitu beharko dut ea han edo hemen aurkitzen zaitudan, Bellaterran edo handik urrun. Kale ezezagun batean edo azken portun. Eta berriz hitz politak esango dizkizut belarrira goxo, eta eztabaidatuko dugu ea nork maite duen gehiago nor, eta erokeria gehiago. Goizean, berriz bakarrik esnatu artean.
Nahiz bellaterran, talaimenditik begira aurkituko nauzu.