Borja Cobeaga ‘No controles’ filmearekin datorkigu

Hona hemen Cobeagaren esan batzuk:

(Pagafantas aurreko filmarekin alderatuta) “No controles film orekatuagoa da, baina era berean eroagoa”

“Egoera barregarrien eta batere ere barregarriak ez direnen arteko mugak gustatzen zaizkit. Hortik sortzen da komediarik onena”.

“Bi film luzeak egiten pila bat gozatu egin dut. Zailtasunak zailtasun, oso ondo pasatu dut. Ez dut uste zerbait gozagarri egiteko sufritu behar denik; hori txorakeria iruditzen zait. Lanean ondo pasatzen baduzu, azken emaitzan nabaritzen da”.

“Madrilen bizitzea izugarri gustatzen zait, baina uste dut sentsazio bera izango nukeela beste edozein hiri handitan. Lanak ez nau behartu Madrilen bizitzera”.

Elkarrizketa osoa GAZTEZULO.COM-en

'No controles' filmeko errodajearen irudi bat

Irudia | ‘No controles’ filmeko errodajearen irudi bat | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.