Lurrikara
Lurrikara –
Zuek eta biok urte batzuk barru esperientzia bera izango dugu: aspaldian janzten ez genuen berokiren baten barruko poltsikoan musuko bat aurkituko dugu.
Ez dakit zer sentituko dugun une hartan, nola eta non kolpatuko gaituen iraganak; zer aurpegia geratuko zaigun edo nolako eragina izango duen lurrikara horrek gure ezpainetan, gure betazaletan…
Nostalgiarik ez sentitzea besterik ez dut eskatzen.
En fin
Literazetamol