Loa, ezerezean erortzea

Loa

Izenburua irakurritakoan gehienok berdina pentsatuko zenuten: ohetik lurrera erortzea. Ba ez, horren inguruan ere luze eta zabal mintzatu ahalko banintzateke ere. Bakarrik lo egiten dudanean gertatu izan zait, baita konpainiarekin egiten dudanean ere. Estatistikei begiratuz gero gehiago erortzen naiz udan, bikoteak ematen didan berotik ihesi amildegian behera jauzi izan naizelako. Neguan eroriko banintz, biok jauziko ginateke, alajaina.

loaAdierazi nahi dudana zera da: batzuetan, lo gaudela, amildegi batean behera, ezerezean, erortzen ari garela sentitzen dugu, eta supìtuki esnatu. Kasuan kasu, urriago edo maizago, baino gehientsuenei pasa zaigu hori. Zergatik gertatzen den ezagutzeko gure lo zikloaren inguruko pare bat gauza ulertu behar dira.

Garunean bada formazio erretikulatua (etxeko itzulpengintza egiten nabil) deitzen den atal bat, eta bizkarrezurreko hezur-muinetik agindu bat bidaltzen du; agindu horrek muskuluak erlaxatu eta kontzientzia indargabetzen du. Horrela hasten da loa. Lo hau oso sakona bada gure taupadak izugarri jaitsiko dira, batzuetan geldiune luzeak izan arte. Gorputzak hau heriotza gisa identifikatzen du, eta garunak deskarga elektriko bat jaurtitzen du automatikoki erantzun dezagun. Horregatik sentitzen dugu arestian aipatutako erortze sentsazio hori.

Baina esna egonda ez du balio. Esna zaudetela amildegian goitik behera zoaztela sentitzen baduzue, ez espero garunaren deskarga elektriko automatikorik; zuen bihotzak eta Arrazoiak eragiten ez badu, alperrik. 

Loa