On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen
On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen
Nagore Vega [@muxkilla]
Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tÃos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik ere iristen zaigu. Eta barre egiten dugu, gaitzetsi gabe. Taldeek agintzen dute, ia inork ez du dudan jartzen gertatzen eta esaten dena, are gutxiago kritikatu edo salatu. Denak balio du.
Zoritxarrez, kasu batzuetan, teknologia berriak ez dira erabiltzen askatasuna, informazioa eta kontzientzia geureganatzeko. Patroi zaharrak errepikatu eta are okerragoak bihurtzeko tresna gisa erabiltzen dituzte askok. Bai, pena da, baina teknologia berriek ez gaituzte libre egin arlo batzuetan. Gutxiago emakumeoi. Izan ere, aipatutako jokabideekin rolak eta estereotipoak iraunarazten eta betikotzen dira.
Sexismoa sarean
Egon badaude halako neska taldeak ere, ziur, baina proportzioan, askoz txikiagoa da kopurua. Eta gehienetan, gizonak (edota emakumeak) infrabaloratzen edo objektu gisa tratatzen dituzten iruzkinak ez dira nagusi. Gaiek eta tratamenduak ez dute zerikusirik hainbat ikerketaren arabera: eguneroko arazoak, lana, kezkak, sexua ere bai…
Horri buruz hitz egiten du hurrengo ikerketak ere: Sexismo en linea Whatsapp nuevo mecanismo de reproducción del sexismo (sexismoa on line: whatsapp-a, sexismoa erreproduzitzeko mekanismo berria) .
Margarita Ruiz Fernandez generoan aditua den ikerlariak egindako ikerketa kualitatiboa da aipatutakoa. WhatsApp komunikazio erreminta oinarri hartu eta kritikatzen du halakoak izan daitezkeela jarrera, kontzepzio eta sinismen sexistak sortu eta iraunarazteko edo betikotzeko tresna.
irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogean >>
Irudia: “spy-whatsapp-messages” Sam Azgor_hemendik hartua
Beraz ezin dugu eremu pribatuan ere lasai hitzegin. Ez dakit zer den okerragoa, Inkisizio Santua, Frankismoa edo feminismoa…
Gizonok holako jarrera faxisten aurka tinko!
Saguzaharrak arrazoia dauka. Gizonok gure jarrera faxistekin aurrera jarraitu ahal izateko, horrelako jarrera faxisten aurka, tinko!
Inkisizio Santua, frankismoa eta feminismoa alderatu dituzu. Koinatukeriak sabai jo du,hain zuzen, zu buruz behera zintzilik zauden sabaia.
Zuzendu okertzen ari banaiz, baina zer da eskatzen duzuna? Zure eremu pribatuan edo gertukoan emakumeak gutxiesteko eskubidea? Idatzia irakurri eta ez dut hori eskatzen denik ikusten, hau baizik: “Halako zerbait iritsi eta zabaltzen badugu konplize gara. Mundu fisikoan bezala, mundu birtualean ere erasotzailea da isolatu behar duguna, lotsarazi eta jarrera aldatzera behartu. Ez diegu oihartzunik eman behar halakoei. Gu ere errudun izango gara bestela eta”.
Zuk konpartitzen ez dituzun edukiak ez dituzu zabaltzen, ez da hala? Bada mundu honetan emakumeak zapalduak direla ohartzen direnei hori bera eskatzen die.
https://m.youtube.com/watch?v=dJMDPn23iL0
FEMINAZIAK ALDE HEMENDIK
Salaketa faltsuekin zer egin behar da?
Eraso sexista edo Sexu erasoetatik kasu zenbait, salaketa faltsuak dira, baina hori frogatu arte, gizon horiek jazarpena eta kartzela jasaten dute. Hori frogatutakoan, salaketa faltsua egin duenak ez du zigorrik. Harrigarria!
Berdintasuna bada feministen helburua, jazarpen honi erantzun bat eman beharko diote, edo ez?
http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/4231772/archivada-denuncia-tocamientos-sanfermines-ser-falsa/
http://www.noticiasdenavarra.com/2017/01/10/sociedad/navarra/archivan-una-denuncia-por-agresion-sexual-de-una-menor-durante-los-sanfermines