Konpromisorik gabeko letra konprometitua

Konpromisorik gabeko letra konprometitua –

Konpromisorik gabeko letra konprometituaren alde

Konpromisorik gabeko letra dut bereziki intereseko,
konpromisorik hartu gabean konprometitzen den letra,
irekiz ixten duen letra,
eta itxiz irekitzen duen letra,
“hemen” esan gabe, “honantz” dioena,
“han” ordez, “harantz”,
“hau” ordez, “honelatsukoa”,
“hori” ordez, “horrelatsukoa”,
itxi gabe irekiz,
eta irekiz itxi,
bere konpromiso faltan konpromiso hartzen duen letra dut bereziki intereseko.


Errealitateak gainezkatutako letra hori

Betiko letra dut bereziki gustuko,
hain ohikoa ez den betiko letra,
letretan letra den betiko letra.
Errealitateak beti gainezkatua duen letra.

Errealitateak jaiotzetik gainezkatua,
beti eta une oro errealitatearen itzala den letra,
berorren betiko bidelagun txikia,
testigu txikia,
txiki eta ezdeus betidanik izan eta izango den letra,
errealitatearen betiko parte izanik,
errealitatearen apur pobre bat baino ez den letratxo,
bere txiki-txikitasunean handi den letra,
bere ezdeusean ezin handiago den letra,
letra irekia,
ez hau, ez bestea dioen letra,
eta bai hau eta bai bestea dioen letra,
iraungi-eperik ez duena,
eta inolaz ere izango ez duena.
Letra hori dut zinez gustuko!
Letra guztien letra den hori dut gustuko,
iraungi diren letren letra-ama,
diren letra guztien letra-ama,
eta izango diren letra guztien letra-ama.
Hori dut gustuko!

Konpromisorik gabeko letra konprometitua

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.