Isiltasun eskastua

Isiltasun eskastua –

Isiltasun eskastua

Beharrezko agian bezain eskasa dugu egungo egunetan isiltasuna. Nork bere bide espirituala urratze aldera isiltasuna du aurrebaldintza. Zer da baina isiltasuna? Zarata, hots, ahots zein edotariko bibrazio akustiko ezarekin lotzeko arriskua dugu, horren berri ematen ahalegintzen garenean. Ez da hori baina, nahiz eta aipatu hots-lasaitasun horrek girotu eta lagun dezakeen isiltasun espiritualerako. Bestalde ere, isiltasun akustikoak analogikoki baino ez bada ere, lagun diezaguke, era figuratu moduan, benetako barne bakearekin besterekin parekatu ezin daitekeen isiltasun espirituala ulertzen. Baina bestelakoa da benetako isiltasuna…

Ezinbesteko dugun isiltasun horren berri emate alderako eginahal ezinduetariko beste baino ez honakoxe hau:

I.
Esandako guztien atzetik beti esan gabe geratzen den hori,
beti geratu behar den hori,
beti esan gabe,
agian noiz edo behin kasik, ia esankizun,
beti esateke baina,
hor,
bertatik bertara,
Isiltasuna…

II.
Esan guztien bidelagun isila,
gertatu beharreko ikusgaitza,
jada gertatua,
eta halere beti gertatzeke,
beti hor.
Gertatu beharrekoa?
hortxe dago beti eta une oro gertatua.

III.
Gurekin bat, ez
gure aurrez aurre ezta,
ondoan ez,
eta betiro hor,
hemen,
hemen baino honago,
isil-isilka,
isiltasuna.

IV.
Inongo gertakari ezingo zaio gailendu,
ezein ekintza gainezarri,
ez eta hitz gainjarriko,
beti isilik ezin isildua,
hitz guzien erdiguneko Hitz Isil betierekoa.

V.
Gertakizun,
gertatu beharreko guztien,
jada, betitik, gertatua.
Gertatu beharreko jada gertatua.

VI.
Ibiliaren ibiliz jada genuen ibilia,
esanaren esanez,
jada, aspaldi esana geratua,
entzun.

Isiltasun eskastua

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.