Iragan lausoa
Iragan lausoa –
Hatz punta lehenik, hatzamarra gero,
beso guztia galdu arte egon nintzen oso.
Zenbat mozorro, zenbat lozorro…
Zenbat pasio eta hitz bero.
Hainbat gorroto, zenbait zomorro,
horri heldu behar gero.
***
Sasi garratzak, zuhaitz arrotzak,
mumu uluak gauero.
Beldurra nuen ez ote nintzen
bihurtuko ni ere, ero.
Gauak joan, gauak etorri,
deszifratu nuen ulu oro.
***
Lehen izkiriatutako lerroak,
marra okerrak, zentzu gabeak,
iraganeko garun hondarrak.
Izki baldarrak, oihu koldarrak
zentzugabeak baina bakarrak.
Oraina ulertzeko zantzu bakanak.
***
Iraganeko aieruak eta egungo faktuak,
etorkizuneko zauri sendatuak.
Irauntsi txepelak, begirada behartuak,
patuak ehortziko ditu uberak.
Mutu geratu ziren gure arteko aferak,
izkutuan, lokatz artean gordeaz norberak.
***
Apur-apurka hazten joan zaizkit
hatz punta, hatzamarrar eta besoa.
Irakaspena ona izan arren,
astindu egin dit bizitza osoa.
S(z)uz idatzirik geratuko zait
zure eta nire iragan lausoa.