Ikasturte berria, baina berririk ez
Ikasturte berria, baina berririk ez –
Aurrekoan, parke batean jolasean irrika zegoen haur talde baten aurretik pasa nintzen. «Hauek laster eskolara doaz» oroitu nintzen. Eta «ikasturtea ahalik eta normaltasun handienarekin hasiko da», Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren hitzekin ere.
Izan ere, normaltasun berriaren aspektu berritzaileen gabezia honetan, hezkuntza ere ez da salbatzen. Denak berdin jarraitzen badu, denak okerrago jarraitzen duelako da.
Eta irakaskuntzan hala gertatu da: ez da inbertsio publikorik egin. Ez da plantilla handitu. Ez dira ratioa jaisteko borroka-hau-ez-da-berria espazio publiko berriak prestatu. Eta ardura sanitarioak bakarrik aintzat dituen eta heziketa prozesu batean funtsezkoak diren irizpide pedagogiko eta emozional gabeko protokolo bat garatu dute. Kutsatzeen ardura zentroko gidaritzaren eta irakasleen gain jarriz, hauen lan karga areagotuz, eta ez dagozkien erantzukizun berriak gehituz.
Covid-aren aurreko prebentzio protokoloek ez dute ikasturtearen itzulera seguru, egoki eta eraginkorrik bermatzen. Distantzia soziala eta musukoarekin arazoak desagertuko balira bezala jokatzen dutelako. Koskortzen dauden haurrak zortzi orduz ofizina batean dauden helduak direlakoan.
Covid-ak oso agerian utzi ditu zerbitzu publikoen murrizketen eta pribatizazioen eraispenak utzitako ondorio larriak. Eta iraila gertu dugu, eta aukera paregabea zitekeen hezkuntza kalitatea hobetzeko, baina planek “ahalik eta normaltasun handienarekin” egin dute topo.
Horregatik, inoiz baina indartsuago azaldu behar gara gure sistema publikoa defendatu eta eraldatzeko. Zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema publiko duin baten beharra aldarrikatzeko. Eta zuzentzen gaituzten elite politikoek babesten duten sistema kontzertatuaren aurrean, hezkuntza sistema publiko indartsu, euskaldun eta komunitarioa defendatzeko beharra inoiz baina irmoago adierazteko.
Ikasturte berria, baina berririk ez
Zuk esana: “… maskara jartzeko asmo zipitzik ere ez…”, super happy ibili ondoren, diskurtsoa ikasi (“inoiz baina indartsuago azaldu behar gara gure sistema publikoa defendatu eta eraldatzeko”, “Zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema publiko duin baten beharra aldarrikatzeko”, “hezkuntza sistema publiko indartsu, euskaldun eta komunitarioa”) eta bota. Super guay gelditu da zure artikulua! Ale eskatu lagunei like emateko ea lehen ziberpostua lortzen duzun eta kobratzen hasten zaren influencer moduan. Denok dakigu esaten nola erantzun beharko lukeen hezkuntza eta osasun sistemak izurriteari aurre egiteko. Baina badakigu baita jendeak bere bizitza pertsonalean nola jokatuz erantzun beharko liokeen izurriteari eta ikusi dugu nola jokatu duen. Ez da kasualitatea berriro, beste behin, beste nazio batzutan baino okerrago egotea. Nolako gizartea halako gobernua, halako osasun-hezkuntza sistemak. Hasi etxetik.