Igandean bozkatu ala basoan galdu?

Igandean bozkatu ala basoan galdu? –


Ia erabakita neukan bozka ematea.
Espainiako hauteskundeetan parte ez hartzea jarrera duina iruditzen zait, baina horren ordez beste zerbait eraiki behar da. Parte ez hartzea, besterik ezean, etsaiari (okupatzaileei eta eskuin guztiei) abantaila handiegia ematea iruditzen zait.
Alderdi españolistak utzi nituen bazter lehenik.
EAJ gero eta “cómodosenEspañatarragoa” eta neoliberalagoa ondotik.
EH Bildu (Sortu-Matute koalizio bilakatu dena) geratzen zitzaidan aukera bakar gisa.
Hauen noraeza larriagoa da egunetik egunera, iparra galdurik, autonomista bilakaturik, EAJri tratu eskean azken urteotan, euskaldunontzat ere eskaintza garbirik gabe, baina tira, ez zegoen besterik. Dagoenean bon-bon, eta ez dagoenean egon!
Pizgarri bila hautes-egitarauaren bila jo nuen, eta hara non, orrialde bakarrean kabitzen den EHBilduk prestatu duena. Xinpleetan xinplea. Fede ariketa huts-hutsa egin dezagun eskatzen digu ezker “eraldatzaileak” berriro.
Are gehiago. Espainiako Gorteetara aurkeztu diren alderdi guztien artean, EH Bildurena da motzena, soilena, eta pobreena, alde handiz.
Koalizioaren egungo egoeraz asko esaten duela uste dut. Baina batez ere, bozka-emaleekiko errespetu falta handia iruditzen zait. Lotsagarria.
Orain bai, orain EZ dakit zer egin. Basoan galdu akaso…

Igandean bozkatu ala basoan galdu?

Zer duzu buruan “Igandean bozkatu ala basoan galdu?”-ri buruz

  • Haserrea agertu duten horiek zerekin daude muturtuta?
    Egitaraurik ezarekin?