Hor daude

Hor daude

Zorrotzak eta barregarriak, lagunkoiak eta arerioak, onak eta ez hain onak. Asko ezagutu ditut. Beste askok ez dute ezagutza hori baimendu eta beraz, oraindik ez dakit nor eta nolakoak diren.

Bokazio hutsagatik amaitu ohi dute askok postu horretan batzuk. Bilatu gabe, nahi gabe, beste askok. Eskolan, institutuan eta unibertsitatean. Azken urte hauetan parez pare eduki ditut. Asko izan dira, baina soilik batzuez oroitzen naiz. Hoberenez. Askotan bizipen eta esperientzien artean, okerrenak aukeratzen ditu gure memoriak. Irakasleekin kontrakoa gertatzen zait, esan bezala, niretzat irakasle on izan diren horiez gogoraten naiz bereziki. Beti ere egongo da kabida nabarmenki desastrea zen irakasle horrentzat edo ikasleak gorroto zituen beste horrentzat, noski. Kuadrilan gustoko dugu eztabaidatzea, gai hau ateratzen denean, ordea, ez dago eztabaidarik.

Hor daude. Bidelagun izan dira. Eta orain konturatu gara.

“Gaur egungo gazteak beti kexaka”, “Eskertxarreko belaunaldia da”. Gaur egungo gazteak:

Gaur egungo gazte horiei 10 urte barru irakasleengatik galdetuz gero, Koldok presentzia nabarmena izango du ziur. Zerbaitengatik izango da. Hezkuntza sistema eta gazteen pandemia osteko egoera pil pilean dauden honetan, zein ezinbesteko pieza den irakaslerena eta zein gutxi baloratzen den askotan. Bejondeizuela!

Hor daude

Nire begietatik ...