Egiaztatze eta ebaluazio prozesuei buruz

Egiaztatze eta ebaluazio prozesuei buruz –

LAB sindikatuan garrantzi handia ematen diogu eta, benetan, eraginkorra ikusten dugu estatu-mailan egindako eskumen-aldaketa, gaitasun profesionalen ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak Estatuko Hezkuntza Departamentuen mende egon daitezen.

Egiaztatze eta ebaluazio prozesuei buruz
Arg: IES tierra Estella

 

Jakin badakigu prozesu hori egokitzeak Nafarroako Hezkuntza Departamentuari ekarri dion lan-kostua baina, uste dugu, egoki funtzionatzeko, beharrezkoa izango dela lana esparru guztietan areagotzea.

Eskumen hori bereganatuta, bai Ikastetxe Integratuek bai Ikastetxe Integratu Politekniko publikoek izan behar dute gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduren bultzatzaile nagusiak Nafarroako Foru Komunitatean. Horrek esan nahi du Lanbide Heziketako zentroetako espazioen erabilera nabarmen handituko dela. Horregatik, ezinbestekoa da LHko ikastetxeen egungo instalazioak nabarmen aldatzea, baliabide didaktikoak eta makina-erremintak hobeto kudeatzeko.

Kostuak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko aukeretako bat Iruñerriko lanbide-arloak zentro jakin batzuetan zentralizatzea litzateke, eta zentro horiek erreferentzia-zentro bihurtuko lirateke, gaur egun ESTNA edota Agroforestal II izan daitezkeen bezala. Gure ustez, lanbide-eremuen batasunak hezkuntza-baliabideen errendimendua hobetzea ekarriko luke, ez bakarrik tailerretako makina-erremintari dagokiona, baizik eta araututako prestakuntza akademikoan eta lanbide-arlo bakoitzean dagozkion ebaluazioei eta egiaztapenei dagokiena ere.

Irakasleei dagokienenean, eta gure Foru-Komunitatean erreformak ekar dezakeen egonkortzea kontuan hartuta, hauek LH modulu akademikoen prestakuntza arautua eman dezakete, bai eta prestakuntzarako eta egiaztatze ikastaroak ere. Uste dugu egungo bitartekoirakasleen zerrendak zabaldu egin behar direla, eta irakasleek behar duten ezagutza teknikoa bermatu behar dela. Horregatik, LABek ezinbestekotzat jotzen du zerrendetan sartu nahi duten pertsonei proba praktiko txiki batzuk egitea, zikloetako ikasleen irakaskuntza-prozesua eta akreditazio-prestakuntza ez oztopatzeko, eta irakasle berri horien prestakuntza praktikoa areagotzea.

Azkenik, ez dugu uste egokia denik, eta horren aurka gaude, interinoek edo funtzionarioek akreditazio-prestakuntza edo bestelako prestakuntza batzuk beren lan-ordutegitik kanpo ematearekin, jakinda administrazioko langileen A mailari dagokion soldata jasotzen ari direla. Egiaztatze-orduak eta bestelako prestakuntza batzuk ordutegi orokorrean txertatu beharko lirateke ikasturte hasieran, irakaskuntza horiek ematen dituzten irakasleak ikastetxeko plantillako kide izan daitezen, eta irakasle guztiek, beren administrazio-egoera edozein dela ere (ikastetxean behin betiko destinoa duten funtzionarioak, destinorik gabeko funtzionarioak, bitartekoak, kontratatuak…), beren eskola-ordutegia osatu ahal izango dute prestakuntza horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den bezala.

Hauek dira, oraingoz, LAB sindikatuak prestakuntza eta egiaztatze ikastaroen inguruan egindako ekarpenak. Etorkizunean irakasleen ekarpenak jasoko bagenitu, ahalik eta lasterren bidaliko genizkioke Hezkuntza Departamentuari.

Egiaztatze eta ebaluazio prozesuei buruz

LAB Nafarroa, Lanbide Heziketa