Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak

Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak –

Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak

– Xixifo: Egun on ama on!

– Urtsula Kontentplayern: Egun ona darizula baita zuri ere…bazan kirikaren garaia bai.

– Xi: Goizean goiz ere etorri naiz eta…ez al zara oroitzen emakumea?

– Ur: Gosaltzen bakarrik egon naizelaz soilik…zu zeintzea ba?

– Xi: Zu zaintzea datorren gizarajo xelebrea…eskilerak gora eta behera.

– Ur: Ba aspaldi behar nuen petrikiloa, berandu zatoz …hau sendaezina da egun, ez dut gogoratzen zer daukadan ere…

– Xi: …zure memoria naizela ezta ere?

– Ur: Esan dizut ba…ze inber nun nik orain…?

– Xi: Ba nerekin solastu, egunero lez.

– Ur: Ez ez, erosketak egin behar ditut eta, gero garbigailua piztu eta bazkaria prestatu, ganbara eta sotoa txukundu…hau lana…qué lucha chica

– Xi: Aditu…dena egina daukazu Urtsula. Zure ardura bakarra ahal duzun gutxien pairatzea da, nahikoa honekin….

– Ur: Ez altzea errepeatzen salako apalen hautsaz?

– Xi: Aaaa karooo…hori premiazkoa al da Urtsu? Gainera zuk ez daukazu alerjirik. Leku guztietatik dabiltza, desagertaraezinak dira…bizikidetza-kontua besterik ez da.

– Ur: Baina zorua arrastoz beterik ikusten dut arruntean…

– Xi: Behera begiratzen duzulako larregi.

– Ur: Goiak ere amaraunez beterik ditut eta, demoniyooo…

– Xi: Haiek ere zure babeserako daude, utz pakean goiko eta beheko zokoak…erdian gaude gu, ez abere soil ez sasijainko huts.

– Ur: Ixilik egon hadi ero arrayua!…eztakik-eta ezer nere sofrimenduaz.

– Xi: Bai zera! denok dakigu zer ari zaren jasaten eta zer pasa zenuen…

– Ur: …ez nau inorrek konprenitzen…nik dakit soilik dakaten amorrua…guk pasa ditugunak…aaai amaaaa…

– Xi: Onak ere izango zenituzten noski…

– Ur: Buenoooo…a ze parrak botatzen genituen familiako tertulietan. Koblaka, dantzatzen eta mozorrotutako astapotro ustelen kontura barrezka. Zer egin behar genuen ba…fusilatuak, iheslariak…orain ikusten duk…den dena aldatu zaiguk, me tienen acribillada hoy también

– Xi: Garai haietako okerrena ere bai, zentzudunei esker.

– Ur: Biñon ez naute atenditzen nik nahi dudan moduan! Jakingo bazenu nola zaindu nituen nik ingurukoak…halaxe hartatuko banindute…

– Xi: Maitasuna eman diezula badakigu bai…zuekin ikasi dute gorrotoari kasu ez egiten Urtsu, epeletan zirtak gartu daitezen. Halandabe, aukera ederra daukazu txanpa latz honetan xamurrenaz goxatzeko.

– Ur: Eskerrikasko…nola zenuen izena…? ikusten…lepoa ere minduta, artrosiak uneoro erasotzen nau eta ezin iritsi zangoetara igurtziak emateko. Eguneroko dardarizoek ia erortarazten naute…

– Xi: Kaskezurra gogor eukitzeak ez dizu balioko erortzean kolpea malgutzeko. Gero bai zaila izango duzula altxatzea…

– Ur: Baina…sendagileek ez didate irtenbiderik ematen, inguruko ia denei egin diet kontsulta, prozesio mozoloan. Zahartzaroa dela diote denek, normala dela…batzuek katarroari garrantzi gehiago ematen diote eta…hau ez da normala.

– Xi: Ba laga alde batera beharrezkoak ez direnak eta bidera jalgi…makuluak soberan ditugu.

– Ur: Ayyy amaaa…zuk jakingo bazenu…hobe ixilik egotea…

– Xi: Ez beti…argia ilunaren ondoren badator, garraxia ixiltasunari gailenduko zaio nehoiz…atseginez lotuko nuke berriz ere Thanatos zeken hori girgiluz, goiti eta behiti, baina sekulako behingoz.

– Ur: Gora eta beherako praktikan aritzeko, patrikan zein kolkoan daukadana ez da aski…

– Xi: Bada bildumen sortak egitea ez da nahitaezkoa eee…

– Ur: Ba bilobek gustokoa dute albumak egitea…

– Xi: Bai, batez ere zure txanponekin…zuk baino aurrezki gehiago dute eta. Gainera, Ogasunean ez dago desgrabaziorik…

– Ur: Aayyyyno me digas eso chicoo…hainbeste matte dittudan bilobei Bostonen ikasketak ordaintzeko sikiera…

– Xi: Hemen ere ederki ikasiko dute nahi dutena, zazpi eskola on baino gehiago badaude bertatik bertara.

– Ur: Ez ba, hemen ez dago lasaitasuna oraindik…zu ere nahiko dispertso ikusten zaitut.

– Xi: Nola enaiz ba dispertso egongo, herrikideak bostehun kilometrotara sakabanatuak baditut…izorratzea plazer nagusia dutenen esku gaude andra.

– Ur: Aaaamigoooo…ez da batere erraza erratza pasatzea erakunde hauetan…a ze zibilizaziyua…

– Xi: Ez ez, nihaurrek ere ez dut egunero garbitzen…dena gardena uztea zaila, jakina. Urostasunaren gure paradisu txikiak ere kentzen dizkigute emakume…

– Ur: Quién me iba a decir esto a mí…hola egotia ez da justua, nik eztut hau merezi motel…atezuan egunero.

– Xi: Inoiz ez da jakiten noiz, nola edo zerk birrinduko gaituen. Hala ere, zenbaitek txartel gehiago dituzte sortzetik, besteetan borondatez erosten dira, askatasun baldintzatuan, gogoz edo bost axola zaielako. Ausaz nork bere burua zainduta ere Herioa ate joka agertzen zaigu, freskotasunaren bila.

– Ur: …eguberritarako loteria erosiko al zenidake mokokari ahozabal horrek?

– Xi: Zertarako?? orain arte irion duzuna aurreztua eskutan izango bazenu…kur-kur.

– Ur: Beno…ba afaria prestatzen hasiko naiz, goserik bai? zu ere nahiko belarjale zara…

– Xi: Esker mila, baina orain farmazi-biltegi nagusira joan behar dut. Giltzaren kopia bat eskeini didate autozerbitza nadin, lan gehiegi ematen omen diet eta kamiona eskatuta daukat jada pare bat ordutarako. Odoluzkiak, herpeak, giltzadura eta hezurren mina, ezkerreko aldakatik lapran eskubiko trigeminora doan bi astez behingo zaintiratu madarikatua, hipertentsioa, gehiegizko pisua, zerriesterola, hamazazpi urterekin beheraldia…gaueko arnas aparatuari irazkia aldatu, atzapar formako behatz potoloaren puntako gogortasuna xerratu eta bere kabuz noraezean hazten den azkazal iluna aliketaz moztu, lixatu eta koloreztatu, eta lauhazkan ateratzen zaidan antsietate intrintseko saihestezina baretzeko ehun eta hogei minutu beharko ditut gutxienez.

– Ur: Ba etzaizu txarto ikusten mutil…

– Xi: Begi onak dituzulako neretzat…jendearen ispiluan erraz igartzen da sortarazten dugun afektua. Ez beti txarra, batzuetan arrarotasuna, ezerosotasuna, gupidazkoa eta besteetan aldentzeko gogoa. Ni ere deseroso ez gutxitan eta irriñoarena zaila egiten zait, ez dakit nola ez nondik atera ez bada txoriño poxpolo batengatik.

– Ur: Ez da hainbesterako izango…

– Xi: Ba uste dut irria desagertzen ari zaidala ze hainbeste gihartxoen uzkurdurek ez dute jasotzen beharrezko bulkada, gehienetan ezinezkoa egiten zaidalako eta gutxienetan nahi ez dudalako, hiperidealizazio alienatzaileari ene haserrea adierazi nahiean-edo, ‘beti irribarrea’ren postulatu fisio-ilogiko selfie-tar hau adarjotze hutsa delako. Ama Dablan-en izoztuta itzaltze gozoaz goxatzen ariko bagina, tira…

– Ur: eeeee…telefonoz deika ari zaizkit…

– Xi: Gainera, aurpegiko gihartxoek ba al dute inpultsu horren jatorrizko txinparta bat-batean kitzikatzeko ahalmenik, prozesu itzulgarri lez, garunaren ondoan dagoelako ere…? ni por el forro de mis cojines…zeren irudiari gezurretan aritzea gustatzen baitzaio maizegi, sortutako fikziozko munduan eroso. Zerizanak ordea, izkutatzea maite du albait sarrien, bere hobebeharrez, alegia.

– Ur: Uiiii…erabat ahaztuta nuen…Ramonirekin geratuta nago arrandegira joateko…

– Xi: Ez da egia izango Ammon…ez nauzu ba hemen bakarrik utziko…!

– Ur: Banua bai…bihar ez jin ze Houstoneko antropologo batekin dakat orduba begizantar madarikatu hau uxatzeko…aio…

– Xixi: Aio bai…uf…gin-tonika lasai dastatzeko alamena emon bihar jako…hurrup!

Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak Hipotesiak, protesiak eta hipertesiak