Hezkuntza sistemaz

0-6 

Imajinatu ezazue klase bat. Ikasleak aspertuta, elkarrekin hitz egiten, mahaian edo liburuan marrazten irakaslearen ahotik informazioa era monotonoan ateratzen den bitartean, badirudi bera ere lokartuko dela. Ez da fikzioa, ongi dakizu zuk hori. Seguraski horrelakoren bat biziko zenuen, edo beharbada bizitzen ari zara ikaslea bazara.

Bi mendeetan zehar hezkuntza sistemaren funtsa ez da aldatu. Gelak teknologikoki modernoagoak diren arren, irakasteko era erabat zaharkitua geratu dela esatera ausartuko nintzateke. Egitura bertikala , irakasle askoren jarrera agintaria, mespretxu eta mehatxuen erabilera, ikasleekiko presioa, diskriminazioa eta indarkeria emozionala sustatzen duen sari eta zigorren sistema eta honek dakarren lehiakortasuna, ordutegi zorrotzak, derrigorrezkoa izatea, disziplina eta obedientzia..

Hezkuntza sistema oro har baztertzailea da. Hezkuntza derrigorrezkoa den urteetan ikasle guztiek irakasgai berdinak ematera behartuta daude. Denak izan behar dira ikasle onak eta denek gainditu behar dituzte irakasgai guztiak. Denetan ona izan behar da. Ikasten duzuna ez baduzu gustoko, edo zaila egiten bazaizu berdin du. Nota ona ateratzea da helburua. Beraz ikasi ezazu buruz, txuletak egin itzazu. Berdin du. Zuk gainditu. Nola espero dute irakasleek umeak motibaturik egotea? Ume txikiek ikasteko gogoa dute, jakinmina, baina urteetan zehar itzaltzen doa. Zergatik ote?

Irakasle-ikasle arteko erlazioaz ere luze hitz egin dezakegu. Askotan gertatzen da irakaslearentzat ikaslea zenbaki bat besterik ez izatea, erlazioa erabat administratibo eta mekanikoa suertatuz. Ez zait orokortzea gustatzen, baina errealitatearen parte bat da hau. Ikasle bakoitzaren premiak asetzeko gaitasun falta izugarria sumatzen da ikastetxe askotan eta ikasleak babesik gabe sentitzen dira, batez ere ikasle “txarrak” baldin badira.

Hezkuntza sistemaren kritika liburu bat idazteko haina emango luke. Baina ikus-entzuneko aroan bizi garenez, puntu guzti hauek mahai gaineratzen dituen atera berri den “Hezkuntza debekatua” (gazteleraz) filmarekin utziko zaituztet. Dokumentala ia bi aste besterik ez darama sarean eta sekulako harrera izan du jada. Creative commons lizentziapean dago, beraz, gozatu eta elkarbanatu ezazue.

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

Zer duzu buruan “Hezkuntza sistemaz”-ri buruz