Turrit Nai-Nai

Turrit Nai-Nai

Aski ezaguna da Antzar Eguna gure inguruan, ez dut uste nazioarteko jai bat denik (umila izango natzaizue, jajaja) baina ospe handikoa dugu Lekittoko jai hau. Hala ere, nahiz eta askorentzat ezaguna edota urteroko ohitura izan, gehiengoak ez daki zer dakarren egun horretan buru-belarri parte hartzeak.

Zer dago, bada, Antzar Egunaren atzean? Ostean burukomin mundiala, baina egun horretara arteko bidean, zer?

Gure potina Antzar Egunean

Gure potina Antzar Egunean

 

Joan den urteko harrapatzailea, Ibane Erkiaga

Joan den urteko harrapatzailea, Ibane Erkiaga

Ez dakit inoiz aipatu dudan, baina lekeitiarra nauzue (ironia), peto petoa, eta Antzar Egunean hegaztiari “kokota” (lepoa lekeitiarrez)kentzera abiatzen den “potin” (txalupa) baten jabe naiz, Turrit Nai Nai izenekoa, kuadrilaren izena alegia. Jabe eta gatibu,izan ere, handia baita horrek dakartzan gastu zein ardurak.

Lehenik eta behin, potina erosi beharra dago, dirua. Eta ondoren, urtean zehar non utzi aurkitzea, diru gehiago. Baserritar edota zelaien jabe diren lekeitiarrek, lur eremuak alokatzen dituzte urtean zehar kuadrilek beraien txalupatxoak bertan uzteko, baina zelai horra arte txalupa eramateko, zer? Garabi bat behar da, noski! DI-RU-A.

Gainera, urtetik urtera zaharkitu egiten da potina. Egoera onean mantentzeko aukera bakarra uretan uztea omen da, baina ordaindu egin behar da hori ere…eta ez da txantxetako kopurua! Beraz, urtero konpondu behar dira egun batean zehar horrenbeste poztasun ematen duten ontziak.

Hile bete izango da, gutxi gora-behera, gure konpontzen hasi ginenetik. Zaharra zela erosi genuen, beraz arazo gehiago izaten ditu koitaduak. Gehiago izaten dira ordea, gure artean sortzen direnak, inortxok ere ez baitu nahi izaten kaka usaina darion -zelaiaren jabeak abereak izaten baititu urtean zehar gure potinen artean- zelai horretara joan eta eguzki berotan ontzia konpondu…Nahiago dugu eguzkitan egon hondartzan…

 

Zuloak bilatzen…

Barrutik garbitzen…

Zulo asko egin zaizkio gureari oraingoan. Horretarako zeuzkan pintura kapa guztiak kendu –sinetsi bost bat do zeuzkala, eta lodiera edarrekoak-,potina uretara bota,  zulo guztiak aurkitu, uretatik berriz atera, garbitu, zikatzen utzi, txapekin eta silikonarekin zuloak estali, gainetik zuntza itsatsi (iraitz aparatua -izen ederra nirea, ejem- ederki baten utzi diogu, ez baita gutxi txalupak daukan zuntz kantitatea) eta pintatu egin behar izan dugu.

Ez da lan erraza, sinetsi…Prozesu guztia esaldi bakarrean sartzen den arren, hile bat eta piku eraman gaituen lana izan da, eta oraindik falta zaiguna…Barrutik ere guztiz puskaturik baitago, beraz, egurrak lortu eta barruko guztia egin behar diogu berriro ere. DIIIIRUUUUUAAA!!!!

Hamalau bat pertsona gara guztira kuadrilan, eta bakoitzak 50 euro sartu ditu kontu batean. Uste dugu gehiago sartu beharko dugula.

Beraz, Antzar Egunean portura salto egin eta edonoren ontzira igotzen zaretenontzan: KONTUZ! Eta errespetu bat urte guztian zehar egindako lan guztiari, ez baita txantxetakoa.

Txantxetakoa ez den beste gauza bat jendearen aurpegia izaten da, handia, hain zuzen. Gauza bat da koadrilako bakoitzak potinera norbait gonbidatzea (gutako batek Oihan Vega gonbidatu zuen Bilboko jaietan, honek bere telefonoa eman eta zin egin zigun bainaaaa…etorriko ote?), baina portuan egon eta bat-batean inoren baimenik gabe ontzira igotzen hastea…EZ!

Horretaz aparte beste hainbat eztabaida dakartza mota honetako jabetza bat izateak. Nor joango da patroi? Eta nortzuk arraunean? Eta antzarraren bila, nor? NOR?

POTINA IZATEAK EZ DU BALIORIK, BESTE GUZTIARENTZAKOOOO!! Eeeem…beste guztiarentzakooo…DIRURIK EZ!!

2011ko Antzarrak

P.D. Beno, ba gure kontuan dirua ingresatu nahi izanez gero…jarri kontaktuan nirekin Twitter bidez, plaza bat eskuratuko duzue gure potin xarmantean ;)

 

 

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara