Herriko Batasuna (12): Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa

Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa –

Ezinbestekoa da orobat edukitzea dirua, ideala eta gaitasuna.

Ez da nahikoa dirua izaitea, zeren diruaz gain Herriko Batasuna bideratzeko gizakiak behar dira. Baina abiatzean dirurik gabe, zaila izanen da, ez bada ezinezkoa, Euskal Herrian lehenbiziko Herri Batasuna abiaraztea.

Horregatik, iruditzen zait oroz gain ahalegin behar garela finantzia estrukturak sortzen zeinen helburua izanen baita Herriko Batasunak laguntzea, batez ere abiatzeko orduan. Hastapenetik egin behar diren gastuek aisa gaindituko dituzte laupabost gaztek ekar litzaketen diru kopuru tipiak, heroiak bilakatzen badira ere. Uste dut, esplikatu dudan guzian bezala, egon behar garela posiblearen eta konkretuaren arloan.

Proposatzen dut sortzea honako bi entitate hauek zeinen aktibitateak izanen baitira osagarriak baina ezinbestekoak abiatzen garelarik oraingo egoera ekonomiko eta psikologiko honetatik:

  • Euskaldun Anaitasuna
  • Egiazko aurrezki eta kreditu banku bat: Herriko Dirutegia.

Euskaldun Anaitasuna elkarteak, 1901 legekoak, beste anitzen artean, izanen du helburutzat Herriko Batasunaren sortzeari buruz iritzi publikoa prestatzea. Bere errola funtseraino betetzeko, emaitzak eta doako suskripzioak [1] errezibitzeko eskubidea izan beharko luke. Kapital metatze bat ezinbestekoa da Herriko Batasunak baliabideen neurrian garai zailetan sustengatzeko.

Herriko Dirutegia egiazko aurrezki eta kreditu banku bat izanen, beste bankuen antzekoa baina beste izpiritu batekoa.

EUSKALDUN ANAITASUNA

Itxura guzien kontra, funtserat eta, egiazko elkarte filantropikoa da. Euskaldunak hainbat gehiago interesatuko dira Euskal Herriaren biziraupenari, orduan eta elkarte honi gehiago interesatuko  dira. Momentuz, Herriaren garapen ekonomikoan parte hartu nahi duen euskaldunak ezin du egin zeren estrukturak falta baitira zentzu horretarako aritzea erraztuko liokeenik. Beren organizazio deigarriei esker, Biafraren aldeko edo minbiziaren kontrako eskeek  populazio guzia hunkitzen dute. Euskaldun Anaitasuna elkartean izanen da euskaldunen helmeneko erraminta bat eraginkorki lan egiteko Herriko Batasunek idekitako bidean. Asko espero izan behar dugu gizartean jada instalatuak diren jendeengandik, edo Euskaldun Batasunaren martxan zuzenean parte hartzen ahalko dute, edo diruz eta psikologikoki sustengatzen ahalko dute.

Arazo nagusia konfiantzarena da nabarmen. Errazki ematen du denbora eta diru konfiantza merezi duen entitate bati. Aldiz, behin tronpatuta euskalduna arrazoiz ez da berriro tronpatua izanen.

Horregatik, Euskaldun Batasunak Administrazioko Kontseilu bat izan beharko luke, hogeita bat kidekin adibidez, suskriptoreek batzar nagusian hautatuak. Administrazioko Kontseilu horrek bozkatuko du bulego bat, lehendakari, idazkari diruzain eta guzi. Suskriptoreak, bozketan parte hartu ahal izaiteko, urteroko kotizazioa ordaindua izan beharko du. Administrazioko Kontseiluan izan nahi dutenek bost aldiz gehiagoko kotizazioa frogatu beharko dute. Gainerako detaile inportanteak definitzekoak gelditzen dira elkarte horren estatutuei eta funtzionamenduei buruz.

Batzar nagusian, informazioa zabaltzeko politikaren ardatzak, eskualdearen estalketa osoa, jasotako kapitalaren garapena, Herriko Batasunak laguntzeko engaiatu behar diren gastu desberdinak zehaztu beharko dira.

Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa
Gaur emigrazioa ez da lehenago bezain larria; traina Baionan edo Puyoon hartzen duenak anonimotasunean nahiago du egon. Partitzearen lazturak hasten du DESERROTZE luzearen prozesua ingurune berri batean egiazki sartze sozialera arte iraunen duena.

HERRIKO DIRUTEGIA

Juridikoki banku bat bezalakoa da. Bankuek eskaintzen dituzten berehalako abantaila berak eskaintzeaz gain, Herriko Batasunaren filosofiak gidatuko du. Espero dezagun banku hori izanen dela Herriko Batasunen bankua baita beste euskaldun askorena ere.

Komunitateek eduki behar dute beren banku propioa, Arrasateko Kooperatiba industrialek bezala, enpresa japoniarrek, General Motor eta abarrek bezala. Aurrezki kutxek eta banku ugariek gure aurrezki gehiena Herritik urrunera eramaten dutelarik, banku honek gure Herriaren zerbitzuan izan nahi du. Irakurtzen dut jada ohartaraziko diguten objekzioa baizik eta Credit Agricole, Credit Lyonnais edo Banque Inchauspe bankuek errola hori biziki untsa betetzen ahal dutela; erraza zaigu erantzutea, zeren posible delarik etxean nagusi izaitea, ez baita zalantzan egon behar. Paraleloki haiei ere deusek ez die eragozten beren politika norabide horretan jarraitzea. Gure aldetik ez da gure burua nahasmendu mota guzietatik babesteko gogoa baizik.

Bistakoa da Herriko Dirutegia bezalako banku bat sortzeko kondizio biziki zehatzak bete behar direla. Banku aktibitatea bete nahi duen enpresa guziak Conseil National du Credit instituziotik bere erregistramendua bankuen zerrendan erdietsi behar du. Araudiak inposatzen du batez ere edukitzea kapital minimo bat zeinaren zenbatekoa aldatuko baita aurrezki eta epe ertain eta luzeko kreditu bankua edo negozioko bankua izanen den araberan. Delako Conseil National du Credit horrek badu ahalmena estimatzeko, aktibitate egitaraua kontuan harturik, inskripzioa eskatzen duen enpresa hori behar ekonomiko orokor edo tokikoei erantzuteko gai den ala ez.

Orain entseia gaitezen ikusten nola Eskualdun Anaitasuna elkarteari eta Herriko Dirutegia bankuari esker posible izanen zaigun Herri Batasuna finantziatzea.

Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa
Bere historia luzeraren ondotik, gaur herriak honako itxura hau dauka. Gaur politika ekonomikoak bere estrukturaren aldaketa bat inposatzen dio. Jende gehienentzat, epe ertain edo luzean, hautua hau da: elkarretaratzea edo partitzea. Gizatasuna, gizakiaren bertuteetan errotzen dena, berriro hautatzeko orduaren aitzinean dago.

FINANTZIA ERADALKETA MODUA

Finantzazioaren ikuspuntutik parte garestiena enpresa da. Giza ekipa osatu ondoren, merkatu europarraren azterketa ekonomikoa egin behar da. Behar bada, hasierako abioa egiteko, praktika egonaldi gastuak finantziatu beharko ditugu edo patenteak eta beharrezkoak izanen diren adituekin batera erosi beharko ditugu. Hastapenean egin beharreko urratsak badute berebiziko garrantzia. Kantina baitezpadakoa da hasieratik, kideek biztanleen etxeetan bizi behar badute ere. Komunitateak janaria segurtatzen du hasiera hasieratik.

Kondizio hauetan, zein da dirua prestatuko duen bankua? Segurki ezein ere. Bada gure Herriko Dirutegia horretarako egina izanen da. Berretsi dut banku horrek diru ezartzeak beste bankuek bezala bermatuko zituela eta ez du biziki iduri posible denik. Baina Euskaldun Anaitasuna elkarteari esker posible da kolpe txarrei eustea aurkezten direlarik, eta aurreztaile tipia sufriarazi gabe. Horrela, istripu bat gertatuko denean, Herriko Dirutegiak gal litzaketen milioiak Euskaldun Anaitasunak bere gain hartuko lituzke. Beraz elkarte horren bidez euskaldun guziek parte hartzen ahalko lukete arriskurik gabe eta eraginkorki Herriko Batasuna baten sortzearen arriskuetan. Normalean zenbait finantza-ariketen ondotik, Herriko Batasunak mailegu guziak baita hasieran egindakoak ere itzuli beharko ditu.

Euskaldun Anaitasunaren errola funtsezkoa da. Herriko Batasunaren filosofiaren gotorlekua da, gainera arartekoaren errola biziki inportantea betetzen du. Pentsatzekoa da, Herriko Dirutegia ez bada segituan sortzen ere, banku batzuek maileguak egin litzatekeela Euskaldun Anaitasunak inspiratuko lukeen konfiantza kontuan hartuz.

Euskaldun Anaitasuna elkartea eta Herriko Dirutegia bankua ezagutarazi eta aurkezteko organizazio biziki aktiboak lanean izanen ez direno, ametsetan gaude. Instituzio horien delegatu bat izan behar litzateke herri guzietan; delegatuak behar lirateke Parisen, Bordelen, Renon, San Frantziskon, Chinon, Montevideon, Buenos Airesen, Mendozan eta abarretan. Egin beharreko lehen lana da delegazio haiek tokian jartzea. Funtsean, liburuxka honen helburua da haien errola eta izaiteko arrazoiak untsa esplikatzea.

[1] Zer da doako suskripzioa ?

Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa  Giza-organizazioa eta finantzia-organizazioa

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude