Gorrotoaren lorratza

Badoa ilunpean. Badoa gorrotoaren lorratza utzita, oroitzapen doilorrek jarraitzen diote infinituraino aitzakia merkeen merkatuan.

revolver

“Zirkinik be ez!
ez badok bala honen hotza
dastatu gura”
(Ez zuen uste errebolberrak hainbeste pixa dezakeenik. Lehendik zekien zein den aurrean belaunikatuta daukan pertsonaiaren patua, baina, ‘esperantzaren iturria zabalduz agian ixilduko da. Lana erraztuko du akaso’.)

“Nik ez… nik ez dot bapez egin.”
(Hitzak nekez ateratzen zaizkio ezpain moreetatik.)

“Danek berbera erraten dabe.”

(eskaileretan bera emakume baten ahotsa)
“Amaitu biharra, ez gagoz denbora galtzeko!”

Tiro baten hotsak ixildu du guztia. Bodega hutsik geratu da; ez dago ezer… gorrotoak uzten duen lorratza besterik. Gorria, bustia. Hogetamar segundu luze behar izan ditu gizonak egin duenaz jabetu, eta bere herriaren alde egin duela pentsatuaz, beldurraren mamua apur batez uxatzeko. Badoa ilunpean.

Ekaitza bainuontzi batean