Vinicus, Gift eta arrazismoa

Vinicus, Gift eta arrazismoa –

Vinicus, Gift eta arrazismoa
Elijah Gift, Corellan jaiotako jokalari gaztea.

Denon ahotan daude Viniciusen aurkako irain arrazistak Valentzian. Ez da lehenengo aldia izan, eta litekeena da  azkena ere ez izatea. Horren ondorioz, Ingalaterran eztabaida zabaldu da: Espainia arrazista al da? Horri lotuta, berriki entzun dugu Athletic Elijah Gift Liverpoolen diharduen jokalaria fitxatzekotan dabilela. Inork ez luke Corellako nerabearen fitxaketa auzitan jarriko, ez balitz Ingalaterra hazi eta, batez ere, beltza delako. Hori dela eta, fitxaketa ezbaian jartzen duten horiek arrazistak al dira?

Bote lasterrean, baietz erantzungo genuke, jokalariak azalaren koloreagatik epaitu baitituzte. Halere, haiei galdetuz gero, ezetz erantzungo ligukete eta, egia aitortuko dizuet, litekeena da arrazoia izatea. Izan ere, euren egunerokoan ez baitituzte pertsonak azalaren koloreagatik epaituko, ezta hori egiten dutenak babestu ere. Zergatik egiten ote dute hori, ordea, Vinicius edo Giften kasuan? Bada, Athletic, Real Madrid edo Vinicius gorrotatzen dutenez, edozer esateko prest daudelako, gizalegearen mugak gaindituta ere.  

Nire ustez, arazo eta arrisku nagusia hori da: “gorroto dudanaren aurka denak du balio” jarreraren ondorioz, arrazista ez denak arrazismoa normalizatu, zuritu eta hauspotzea. Giften fitxaketa auzitan jartzen duena normalizatzen ari da, Euskal Herrian jaiotako bi pertsonen artean, zuria beltza baino bertokoagoa delako ustea. Era berean, zuri eta beltz baten artean beltza tximinoa dela dioenak indartzen du beltzak atzeratuago daudelako diskurtsoa.  

Denok jakina da zein izango den ondorioa, nahi gabe bada ere, zuriak bertokoagoak, peto-petoagoak eta aurreratuagoak garela sinesten dutenak indartzea, alegia, jatorria edo kolorearen arabera, kategoriak sortzen dituztenak. Izan ere, Elijah Gift Fermin Goñi deitu eta Vinicius irina baino zuriagoa izanez gero, bestelakoa izango litzateke kontua, baina beltzak direnez, beltzak direlako irainak eta mespretxua aguantatzen ari dira. Eta horrek izena dauka…  

Vinicus, Gift eta arrazismoa

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Vinicus, Gift eta arrazismoa”-ri buruz

  • Vinicus idazten badugu makur hasi gara. Baina egiari zor, neronek ez dut batere dudarik, arrazistak eta zerri garbiak beraiek dira, klasistak eta matxistak. Corellako horrek ez daki Euskal Herria zer den ere, Niko horrek bezalaxe, eta Vinicius ergel harroputza baino ez da, analfabetoa eta oso zerria. Aberatsa da, hori dugu problema. Faxista garbiak, Bolsonaroren alde azaldu direnak ari zarete jainkotzen, zerri garbiak, arrazismoaren biktima bihurtuta, eta horiek beren herrian arrazista zerriak dira, aberatsak, gazteak eta garunik gabekoak, azken batean, kaka ustela.