Gero nork jasoko ote du
Mila zatitan apurtzen den beirazko edalontzia bezala.
Mahaiaren ertzetik, suizidioaren bila.
heriotz zorrotza.
Keinu bat zuriz janzten zen gizon beltzari.
Keinu bat alkondara beltza janzten zuen
gizon zuriari.
Lutoari.
Mila zatitan apurtuta dagoen orori.
Gero nork jasoko ote du zakarra.