2009/09/05: ROCK Argentinarra ORMAIZTEGIn, iluntzeko 21:30etan hasita

Museoak, Ormaiztegiko udalaren laguntzarekin, “Viticus” rock talde argentinarraren kontzertua aurkezten du IRAILAK 5ean  herriko frontoi irekian.

Harrigarria izan daiteke historia jorratzen duen Museo bat rock kontzertuak antolatzen ikustea. Baina egunero ez dira 20 urte betetzen eta aurtengoan Zumalakarregi Museoak badu zer ospatu. Gure helburua XIX. mendea da baina betidanik saiatu gara egun egungo bitartekoak erabiltzen berau gure erabiltzaileei helarazteko. Honela lortu dugu Argentinako rock talde batek gure web orrian arreta jartzea eta, azkenik, kontzertu hau antolatzea.

Zumalakarregi Museoaren 20.urtebetetzea ospatzeko, Ormaiztegin ROCK Kontzertua.
Zumalakarregi Museoaren 20.urtebetetzea ospatzeko, Ormaiztegin ROCK Kontzertua.

Izan ere, “Viticus” taldeko hiru kide Zumalakarregitarrak dira eta honela lotzen ditugu XIX. mendea eta XXI.ena Ameriketatik buelta bat eman ostean.

Animatu eta gerturatu Ormaiztegira Irailaren 5eko iluntzean! Primerako rock Argentinarra izango duzu entzun/ikusgai!

Gure albisteen berri gehiago izan nahiko bazenu:

http://zm.gipuzkoakultura.net/

edo egin zaitez museoaren lagun;

Facebook

Twitter-en bidez.

Zuen zain gaude!

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.