Gazte Bahituak II
Gazte Bahituak II –
Elizari bizkar
Gure protagonista fedean hazia zen eta bere parrokiako elizkizunetara joan ohi zen. Bertako abesbatzan, lehen soprano eta gero tenore “solista” kantorea. Kuartelean, aldiz, berehala konturatu zen guztiak ez zirela berdinak. Uniformearekin gisa berekoak ziruditen, baina ez zen horrela.
Brigadako komandantea zen Marinelaren gidari buruzko ezagutza neurtzen zuena. Galiziarrei edota abizen espainiarra zutenei galdera pare bat edo hiru egiten zizkien bakarrik; oinarrizko galderak. Baina abizen euskaldun bat irakurtzeko arazoak bazituen, gauzak asko aldatzen ziren. Hain zen zaila gainditzea, ezen askok etsi zuten, hainbat saiakera egin ondoren.
Eta azterketa psikoteknikoez arduratzen zen apaiza hura. Saminduta sentitu zen, ikasketa maila handiena zutenek beren burua analfabeto aldarrikatu zutela ikusita. Inozotzat jotzen zutela pentsatzeaz gain, onartezina iruditu zitzaion haien elkarlanerako borondate eza.
.
Sukalde zakarra
Kuarteleko janaria erabat nazkagarria zen, eta ez bakarrik garbitasunari dagokionez. Estalkirik gabeko “gabeta” -baldea- eraman behar izaten zen sukaldetik, kuartel erdia zeharkatuz. Baina okerrena edukia zen. Menuan oinarrizko bi plater zeuden: xurel-eltzekeria -txitxarroa-, saltsa gorri batean egositako arrain puskekin, eta tortila patata. Lukainka-sokarekin egiten zuten saltsa hura; soka barne. Lukainka, ebaki ondoren lehertu egiten zen eta barruko eduki zuria agerian uzten zuen.
Tortila anoak hiruki handi mardulak ziren. Ez zuten itxura txarrik, baina oso ez-ohiko ezaugarri bat: angeluetako batetik hartzen bazenituen hatz erakusle eta lodiarekin, zurruntasunari eusten zioten, hau da; ez ziren ez hausten, ezta tolesten ere.
Alternatiba “Marinelaren Etxea” zen. Afaria bukatu ondoren irekitzen zuten taberna handi hura, baimena jaso ondoren.
Zaila zen tokia aurkitzea eta ez zuen denbora gehiegirik ematen. Hala eta guztiz ere, paneka bat -frijituta ordez, erabat erreta zen-, ardo gorri baso handi bat eta esne beroa izaten zen afaria.
Horrekin lo egin zenezakeen kuarteletik irtetea galarazten zioten bitartean.
Egun batzuk pasa zirenean, kuarteletik irtetea lortu zuten. “Ferrol del Caudillo” marinelez jositako hiria izan arren, gure protagonista arrotz sentitzen zen kaleko jantzitako jendearen artean.
Kantabriar eta euskal herritarren artean koadrila bat osatu zuten laster. Oinez ibiltzen ziren, txoko guztiak ezagutu nahian, “Escardilla” barne. Mendixka formako auzoan zen, eta prostitutak izaten ziren han, marinelen zain.
Gazte Bahituak II