Gazte bahituak – 0
Gazte bahituak – 0 –
Lauki perfektua zen plazan ehunka pertsona ikus zitekeen. Hura osatzen zuten arkuek eta gainean zituen etxe bizitzak, kuartel militarraren itxura ematen zioten -denak zenbakituak- eta balkoi berekoak.
Erdian, bi gaztek zurezko ohol batzuk jotzen ari ziren, eta beren soinuarekin magia berezi bat lortzen zuten. Entzuterakoan, lainoa, basoa, baita bakardaderaino, bultzatzen zituen entzuleak.
Ain doinu bereziko perkusioak, jendetza isilik mantentzen zuen euri asko egin arren.
Gazteen aintzineko emanaldi erritmikoa amaituta, txapel handia zeraman gizon batek hitza hartu zuen. Nahiko gaztea zen, berrogeita hamarretik hurbil, argala eta serioa, nabaria zen oso urduri zegoela.
Esker ona adierazi zuen gizonaren atzetik, pankarta handi bat ikus zitekeen, “Ongi etorria etxera” esaten zuena.
Bere hitzetan, igarotako hogei urteak aipatu zituen, hainbat kartzeletan. Senitarteko eta lagunen sufrimendua gogoratu zuen, eta haien laguntza eta maitasuna eskertu.
Malkoak begietan, eta erabat hunkitua, saio laburra amaitu zuen esanez, urruneko espetxeetan dauden emakume eta gizonak “etxera” ekarri arte, lanean jarraitzea animatu zituen.
“Aita, aita!”, lehen ilaran zegoen haur baten oihuak bakarrik hautsi zuen isiltasuna, ekitaldia txalo zaparradarekin amaitu baino lehen.
Ekitaldia bukatuta, plaza bere irudia berreskuratuz joan zen, pertsona batek bakarrik irauten zuen , erdi erdian, geldirik. Aterki beltzaren azpian, gizon luze bezain argala -nahiko heldua- pankartari begirada kendu gabe.
Minutu batzuk lehenago bizi izandakoaz gogoeta egiten ari zala zirudien. Arrazoiak zituen, beretzat ekintza amaitu gabea baitzegoen, alderantziz, une hunkigarri hartatik hasten baizen benetako ekintza.
Bazekien omendutako gizonak bakardadean sufrituko zuela, nahiz orain “etxean” egon. Orain argitu behar zituen hogei urtez oso urrun ikusten zituen ezezagun asko, baina orain, unea iritsita zegoen.
Egia zen orainaldi berri eta desiratua zuela, baina, etorkizuna, etorkizunik bai? Zer egin, nora jo?. Atxilotu aurretik ingeniari lanean ibilia bai, baina orain zer, non lana egin? Ezagutzen zuen enpresa aspaldi desagerturik zegoela? Erantzun zaileko galdera asko. Non lanean hasi berrogeita hamar urterekin, non?
Plazan geldirik zegoen gizonak, egoera horri, berrogei urte lehenago eta leku berean erantzun behar izan zion. Ala ere, desberdintasun nabarmena zegoen bizitako bi egoeren artean. Preso ohia ile ia zuriarekin iritsi baizen etxera, eta berak hogeita hiru urterekin egin zion aurre egoerari.
Omendutako gizonak hogei urtez kartzelen gogortasuna jasan zuen, bera ordez, senideengandik urrun, bi urte Espainiako Itsas Armadan zerbitzatzera behartu zuten.
Horregatik, omenaldian bizi izandakoak, bere bizipenera eramaten zuen. Zenbat aldiz gogoratu ote zuen gau hura, Venta de Bañoseko tren geltokian. Galiziatik zetorren azken trenean, marinelez jantzita.
Bizitza militarreko denboraldi luze baten ondoren, bere lurraldera, etxera itzultzen ari den itsasgizona.
Gazte bahituak – 0