Galdera gabeko erantzunak…
Beno ba, duela lau urte idatzi nuen poema batekin uzten zaituztet oraingo honetan. Gernikako institutuak antolatutako literatur lehiaketa batetan 3. postuan gelditu nintzen poesia arloan poema honekin. Ea gustuko duzuen!! On egin!!
GaLdErA gAbekO eRaNtZuNaK
Opariak, opari galduak,
hitz politekin batera,
bihotzean orratzak,
buruan haize hotza
eta zulo beltzak,
zulo beltzetan
momentu onak,
galdera gabeko erantzunak.
Mundurik ilunenean,
bakardade latzenean,
isiltasunaren ohiartzunekin
zoratzen, etxean
bakarrik solasean,
galderak aurkitzen
erantzunei, erantzunik
gabeko galderak sortuz.
Desoreka, zuloak edonon,
erantzun horien
zergatia, zein ote?
Ez dakit, ez daki…
ba al dakizu?
Zulo beltzetan oihu egizu,
eztarria urratu
isiltasunaren oihartzuna
entzun arte.
Hutsunea, sakontsuna,
isilunera ohitua,
oihu mutuak, oihu mutuen
oihartzun zorrotzak.
Eta opariak? Eta hitzak?
Eta erantzunak?
Eta erantzunen galderak?
Denak haize hotzak eramanak.
Izarrak, izar itzaliak,
biak ere kresalak erreak,
irudi itsuei begira zoratuak,
begirada galduan, irudi ezkorrak
ikusten kantzatuta, kolore
ederra ezabatuta, orratz
beroen erruz zulo
beltz bihurtuta.
Zuloak edonon,
zuloak dena jan du,
kresala aurpegian,
galdera gorrak ahoan,
erantzun mutuak airean,
haize hotzean orratz beroak
paseoan, bihotz xamurren
aurkiketan, zuloak sortu nahiean.
Gauzak ulertu nahian,
gauak argitu nahian.
Ez dut izaten lo
egiteko gogorik gauetan,
ez dut izaten ohetik
altxatzeko indarrik goizetan.
Zure begietan zulo beltzak
ikusten ditut batzuetan.
Bakea non, orratzak hor,
poztasuna non, haize hotza hor,
izarrak non, kresala hor,
kezkak non, zulo beltza hor,
Galderak non, erantzun eza hor,
erantzun galduak non,
galdera mutuak hor,
norbaiten belarrietan.
Erantzunak; isiltasuna,
sakontasuna, haize hotza,
iluntasuna, bakardadea…
Galderak? Galderak?
Galderak aurkitu nahiean
sortutako galderak baino ez.
Zulo beltza ito da,
gainezka egin du.