Holandako poliziak TomTomen bezeroen datuak erabiltzen ditu abiadura radarrak jartzeko

774419510_1f67b7e50d_bHolandako poliziak TomTom GPS bidezko nabigazio sistemen erabiltzaileen datuak erabiltzen ari da gidariek baimendutako abiadura gainditzen duten lekuetan kamerak eta abiadura radarrak jartzeko. Hala adierazi du enpresak bezeroei bidalitako gutun batean.

TomTomen arabera, “gailuek datuak anonimoki jasotzen dituzte beti eta datu horiek ez dira inola ere pertsona jakin batekin lotzen, baizik eta gailu batekin”. Halaber, enpresak baieztatu du “bezero guztiei beren datuak partekatzeko baimena eskatzen diela” gailua erosterakoan eta ados badaude soilik biltzen dituztela datuak –anonimoki beti–  datu basean. “Poliziak tokiko agintarien edo gobernuen bidez gehitutako abiadura datuak kontsulta ditzake, baina inoiz pertsona jakinen datuak, orokorrak baizik”.

Baina, zertarako jasotzen dituzte orduan datu horiek? TomTomek adierazi duenez, beren mapetarako trafiko kalkuluak baieztatzeko eta “trafiko fluxuak hobetzeko eta bide-segurtasuna hobetzeko”. Horrez gainera, enpresak adierazi du Poliziak informazio hori erabili duela abiadura radarrak jartzeko abiadura legeak arautzen duena baino handiagoa den “toki arriskutsuetan”.