Ez dakit parranda nahi dudan
Ez dakit parranda nahi dudan –
Normaltasunaren bidean gazteok (eta ez hain gazteok) urte oso batez faltan izan duguna ere bueltan dator: parranda. Urtebetez, larunbatero-larunbatero parranda faltan nuela eta lehenbailehen parranda on bat egiteko premia izugarria nuela matraka ematen ibili naiz.
Baina orain, gertu ikusten dudalako edo, ez dakit parranda nahi dudan. Ene bada. Izutu egin naiz. Bat-batean, aukera egonik aukeraketa kasik behartuak ikara ematen dit.
Aurreko parrandarekin gogoratzen naiz, eta uf. Baliteke señora izan nahi hura serioegi hartu izana, baina ez dakit aurreko parranda itzultzerik nahi dudan.
Nireekin sozializatzeko gune eroso bat aurkitu dudalako, lauko mahaietan mus txapelketak egitera biziatu gara, tragoa barrako borrokarik gabe eskatzen, komuneko paperaz gozatzen, eta metro eta erdi neurtzeagatik, kontzertuetan estreinakoz abeslaria ikustera (gaizki) ohitu naiz. Beste era batera esanda, ezin zitekeenaren horretan babestu naiz, eta ematen duenez, ondoegi gainera.
Argitu nahi dudan bakarra hau da: ideia honekin bakarrik nago ala norbait nirekin dago?
Ez dakit parranda nahi dudan
Ez zaude bakarrik … Apur bat kostatuko da pademian sortu diren harremanetan barrerak bere onera ekartzea… Baina lasai, gizakiaren egokitzapen eta ahaztura ahalmenak ikaragarriak dira …