Euriaren itzulera

Euriaren itzulera –

Euriaren itzulera
Arg: Santosh Kumar

 

Non hintzen Euri?

ama-lurretik hain urruti?!

Lehorte latza dinagu pairatu,

ia bi hilabetez lurra dun arras idortu.          

Amalur gaixo eta eri,

urik gabe itsaso eta ibai,

latsa, ur xirripa eta iturri.

 

Non hintzen Euri?

hire eskasa dinagu luzaz igarri!

Bizitzaren eta segidaren gidari,

hi haiz urrats-emaile,

poz arazle eta bihotz piztaile.

Nora goaz, itsu-mitsuka, hi gabe?

Ura da bizia, lehortea bihozgabe.

 

Lurra da triste, idor,

ura eskasean, han, hemen eta hor.

Urik gabe bizi al liteke? Agor!

Bi hilen buruan berriz jin zaiku,

Eurik, goxo, bizi-emaile, poztu gaitu.

Indarka ari du lurra freskatzen,

blaitzen, berritzen, ernaltzen.

 

Urrun hintzen gugandik, Euri!

Hi gabe denok burumakur eta eri.

Hi haiz hatsa, arnasa, biziaren opari.

Hau poza! Hau bozkario eta alegrantzi!

bizipoza, lurraren pozgarri,

alegera, fresko eta kantari!

Euskal Herrira hatzaigu berriz itzuli!

 

 

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Urruñan, 2022ko agorrilaren 17an.

Lehorte ondorengo lehen euri egunean

Euriaren itzulera

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Zer duzu buruan “Euriaren itzulera”-ri buruz