ETAren aurka, ETAren bandoan

ETAren aurka, ETAren bandoan –

ETAren aurka, ETAren bandoan

Ez nuen sekula pentsatu ETAren jardun armaturik gabeko eszenatokian horrela sentituko nintzenik. Ez nuen sekula pentsatu ETAri hainbeste aldiz eskatutako bide armatuen alboratzea horrela etorriko zela, besterik gabe. Ez nuen inoiz aurreikusi mikatza izango zela amaiera. Eta ez dakit zergatik izan den hala.

Publikoki esana dut behin baino gehiagotan nik ezagutu dudan ETAren jarduna burugabea iruditu zaidala. Kontzientzia nuenetik jaitsi nintzen ni Martxelo Otamendik aipatzen duen trenetik. Tokatu zitzaidan lehen geltokian. Baina hala eta guztiz ere ez nuen ezer ospatzeko gogorik sentitu, ez nintzen poztu, amorratu baizik. Eta ziur nago nire lagun eta ezagun askok ez duela entendituko egunotan barrenetik irtetzen zaidan amorrua. Denbora asko igaro dut, haserre honen zergatiak zeintzuk diren ulertu nahian. Ezin nuen beroan idatzi zutabe hau, hotz bainengoen.

Kontu askok mikazten naute. Arrazoietako bat sufrimendua da. Hurbiletik jasan dudana beste askok bezala. Jende askok egiten dituen galderak datozkit burura: Hainbeste hildako zertarako? Hainbeste sufrikario eta gorroto? Ezer lortu ez eta bide politikoetatik hasteko? Madarikatuoi arrazoi emateko? Berandu izanik ere, ongietorria erabakia. Bestetik, espainiarren harrokeriak eta lezio eman nahiak mintzen nau. “Haien proiektu totalitarioa inposatu nahi digute”, diote batzuek, “ETAri ez zaio prezio politikorik ordaindu behar”, besteek. “Ez daude bi bando”, esaten dute, “hemen hiltzaile burugabe batzuk daude soilik”, “Ez dago gatazkarik” eta abar. Guzti honek mikazten nau.

Urte batzuk badaramazkit bozkatzen eta nire proiektu eta ideiak hitzaren bitartez defendatu nahian. Balio izan dit gauza batzuetaz ohartzeko: Herri honetan inposatzaile deitzen gaituztenak dira espainol izatera behartzen gaituztenak. Herri honetan “demokratak” dira erabakitze eskubidearen aurka daudenak eta alderdi politikoak ilegalizatzen dituztenak. Herri honetan pazifistak dira Espainiako Armadaren presentzia bedeinkatzen dutenak; adierazpen askatasunaren aldekoak dira egunkariak ixten dituztenak; giza eskubideen aldekoak tortura poliziala ahalbidetzen dutenak… Ni ETAren bide armatuaren aurka egon naiz beti, eta ETAren bandoan. Hori ez da erraza. Eta hor jarraitzen dut, esperantzaren bila beti.

Hona hemen Juan Luis Zabalak Berrian publikatu zuen olerkia. (Hemen originala 2009-08-16 )

ETA, ETA eta ETA

Ez dakit zehazki noiztik
naizen ETAkoa,
ez dakit zehazki noiztik
nagoen ETAren aurka.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

Ez dakit zehazki zergatik
naizen ETAkoa,
ez dakit zehazki zergatik
nagoen ETAren aurka.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

Ez dakit zehazki noiz arte
izango naizen ETAkoa,
ez dakit zehazki noiz arte
egongo naizen ETAren aurka.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

Ez dakit zehazki zertarako
naizen ETAkoa,
ez dakit zehazki zertarako
nagoen ETAren aurka.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

Ez dakit zehazki zer den
ETAkoa izatea,
ez dakit zehazki zer den
ETAren aurka egotea.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

Ez dut ETAkoa
izateko batere gogorik,
ez dut ETAren aurka
egoteko batere gogorik.

Baina ETAkoa naiz
eta ETAren aurka nago.

ETAren aurka, ETAren bandoan

Ekaitza bainuontzi batean

15 pentsamendu “ETAren aurka, ETAren bandoan”-ri buruz

  • Ba goitik behera ulertzen dizut, Oier. Bihotz barruan daukadan mikatza ederki deskribatu duzu. Justizia/injustizia iturri asko dago Herri honetan, eta ezin denak batera itxi. Baina badut desberdintasun bat, eta hori barrutik ateratzeko beharra ere bai. Ezin dut esan ETAren bandoan nagoenik, ez bainago hemen. Espainiarren harrokeriaz eta abusuez esan dituzunak hitzez-hitz sinatzen ditut. Baina jaitsiera tren bat baino, asko izan nituen, eta azkenean zera gertatu zitzaidan, beste tren bat hartu nuela eta geroz eta urrutiago eraman nauela. Nire herriko Isaias Carrasco hil zutenean hartu nuen tren hori, eta ETAren indarkeriak iraun bitartean nire gurari nazional guztiei uko egin nien. Orain, amaitu da ETAren borroka armatua, baina tren hark urrutira eraman nauela sentitzen dut, betirako. Ilustraziotik II. Gerra Mundialaren osteko urteetara jo dut, eta han gelditu naiz. Espainol harroei eta euskaldun bakezale berriei gauza bera esaten diet: hartu nire trena eta etorri. Giza eskubideetan eta Zuzenbidezko Estatuan benetan oinarritutako demokrazia integratzaile eta razionalista batetara etor zaitezte, beste inorako trenik hartu baino lehen. Mitoak utzi, eta etorri. Tira, rollo galanta, txoko hau uzteagatik mila esker, Oier.

  • Nik ere ulertzen zaitut. Belaunaldi kontua dela uste dut, ez baitut denborarik izan horrenbesteraino nazkatzeko. Nire aitak tren hori bera hartu zuelakoan nago, hortik edukitzen ditugun eztabaidak… eskerrik asko erantzunagarik Esteban, zinez.

  • Egunkaria auzian hala esan omen zion Espainia aldeko epaile batek auziperatu (eta torturatu) bati:

    “Usted es de ETA, pero no lo sabe”

    Ea egia den garai berriak datozela eta ETA gabe dena posible dela.

  • Nik ere ulertzen dizut. Alemaniarra naiz eta duela urtebete, Euskal Herriaz interesatzen eta euskara ikasten hasi nintzenean, ez nekien oso ondo zer pentsatu ETAz, hemengo jarrera oso anti-ETAkoa baita. Baina gero, nahikoa euskara ulertzen nuenean euskarazko egunkariak, horko komentarioak eta abar irakurtzeko, ikusten hasi nintzen zer jarrera dagoen Euskal Herrian, eta orain pixkanaka ulertzen joan nintzen jarrera hori nirea dut. Ezingo nuen nik ondo deskribatu … baina hauxe da, ETAkoa eta ETAren aurka, aldi berean.
    ETAk borroka armatua bukatu izanak poza eman dit. Baina eskuineko espainol horien poz faltsu horrek, gatazkaren haien ukazio osoak eta “zuzenbide estatu eta demokraziak irabazi egin dute” horrek poza hondatu egin didate pixka bat. Esan duzun bezala, euren burua demokratak deitzen beti ibiltzen direnak alderdiak eta erakundeak debekatzen dituzten berberak dira, hemendik aurrera Euskal Herria “erabat aske” izango dela esaten dutenak zapaltzen duten berberak dira.

    Oso artikulu ona eta oso olerki ona, mila esker, familia eta lagunentzat itzuliko ditut, haiek ere irakurri ahal izateko.

    Elkartasuna Alemaniatik
    Silvie

  • Post ona, ederki idatzia. Euskal Herrian askok horrelako sentsazioa izan duela argi dut. Baina ez dut uste hori denik ikuspegi bakarra ezkerreko abertzaleen artean.
    Inguruan ikusi ditut trenetik jeitsi diren lagunak, baina ikusi dut trenetik jeistera zihoazelarik berriz ere bertan jarraitzea nahiago izan dutenak, jasotako kolpe batzuek min haundia egiten baitute.
    Trenean gelditzea nahiago izan dutenek ez dute argi esanen, izan ere, ideia hori ezin da defendatu (publikoki) herri honetan. Dena den, ongi etorria ETAren erabakiari, eta orain aurrera! Irabaztera goaz ETA.

  • Txantxangorria 2011-10-24 21:55

    Zorionak Oier, artikulu bikaina. Ni guztiz identifikatuta sentitzen naiz, nahiz eta nire kasuen trenera inoiz igo ez nintzen. Ez ni eta ezta nire familia ere, eta -hau Martxelori zuzendua- euskalgintzari eta Euskal Herriari egindako ekarpenak ETAk emandakoak baina emaitza askoz hobeak lortu zituzten, baita urte ilun horietan ere. Lan zailaren ondorioz eta jasandako sufrimentuei bakegintza aktiboaren bidez aurre eginez. Milaka eta milaka euskaldunek egin zuten bezala.
    ETAkide garen lastrea oraindik gurean izanen dugu aldi luzaro batez. Horregatik da hain garrantzitsua ETA lehenbailen desagertzea, politikaz eta Euskal Herriko etorkizunaz hitzegin ahal izateko.
    Baina derrigorrez bereizi beharreko bi prozesu desberdin dira, noizbait arrakasta izpirik eduki nahi badugu.

  • Eskerrik asko Silvie erantzunagatik. Eta itzultzeagatik! Zuri ere Txantxangorria

  • Ni ere sentitzen naiz zatitxo batean zurekin identifikatua, naiz eta ez naizen sentitu inoiz tren horren barruan. Bai aldiz sentitu izan ditut tren horren barrura sartzeko bultzada gaiztoak (presoen alde egiteko aitzakian) eta bestaldetik, AHT trenaren antzera antolatuta dauden ustezko bakezaleen bagoietara sartzeko amarru ezin zitalagoak (Gandhi, Martin L.K. eta abarren izen handiak erabiltzeko lotsarik izan ez dutenak).
    Familia erdia espainiarra daukat (PPkoak asko, beste asko neure gisan, kalekoak) eta beste erdia euskalduna (ez dugu inoiz politikaz hitzegin, gure batasuna edozeren gainetik jartzearen ondorioak). Koadrila euskaldun abertzalea orokorrean (tartean ETAk hildakoen senide zuzenak). Nire kasua zientoka milaka batzuena ere badela sentitzen dut, eta pozik nago. Pozik nago behingoz aitzakiarik ez dagoelako, ez duelako inork bere azken hamarkadetako tesiak defendatzen dituen talaiatik defendatzeko eta momentu hau kontzientzia dudan garaietatik eskatzen nuena delako. Talaiaz aldatzeko garaia iritsi da.
    Ni horain joan ahalko naiz bozkatzera behingoz eta lehen aldiz naiz eta jarraitzen dudan sistemaren kontra.
    Igual gaurtik aurrera izan ahalko naiz ETAko kide, Martxelok aipatzen dituen hasierako gazte idealista haiek bezalaxe. Ideologia ezberdinak (ni bezalako antimilitaristak barne) biltzen dituen mugimendu baten partaide non lan egiteko erak gehiago elkartzen gaituen azken helburuak baino (independentzia kasu).

  • Oier, ulertu dezaket zentzu batean ETA-ren aurka egotea eta ETA-ren helburu politikoen alde egotea, Euskal Herriaren independentzia alegia. Baina joku peligrosua dela hori, uste dut. Lehenik eta behin, abertzale eta abertzale ez diren euskaldunak ETA-rekiko aurkako postura oso argi izan behar genuke.

    Eta zein da postura hori?

    Beste aldeko biktimak ahaztu gabe (torturatuak edota GAL antzeko taldeak egindako basakeriak, gehienbat) ETA izandu dela sufrimendu gehien ekarri duena Euskadira. 829 hildako, milaka euskaldun eta espainol mehatxatuta eta babeszainekin, ehundaka enpresario zerga madarikatua pagatzen, intsultoak, kale borroka, begirada itsusiak, isiltasuna herrietan, askatasunik eza, etabar etabar.

    Horregatik, eta, berriro diot, Estatu espainolaren gehiegikeriak alde batean utzi gabe, mina egiten didana da argi ez hitzegitea. Prioridadeak lekuz aldatzea. Martxeloren artikuloa esanguratsua da. Nazka ematen du bere sentsibilidade eza horrek.

    Berak debatea frankismoan jartzen du. Lehengo ETA (pm) eta demokrazian egon den ETA (m) gauza zeharo ezberdinak direla afirmatzea hain ebidentea da berak dioena guztiz inbalidatzen dela. Orain bukatu dena da ETA militarra Zertaz ari da hitzegiten? Txillardegi eta Madariagari buruz? ¿?

    ETA pm hori goraipatzea momentu honetan ez dauka inongo zentzurik.

    Besarkada bat,

    • Oier, ulertu dezaket zentzu batean ETA-ren aurka egotea eta ETA-ren helburu politikoen alde egotea, Euskal Herriaren ASKATASUNA alegia. Baina joku peligrosua dela hori, uste dut. Lehenik eta behin, abertzale eta abertzale ez diren euskaldunak Espainar eta Frantzia gobernuarekiko aurkako postura oso argi izan behar genuke.
      Eta zein da postura hori?
      Beste aldeko biktimak ahaztu gabe (ETA egindako basakeriak, gehienbat) Espainar eta Frantziar Gobernua izandu direla sufrimendu gehien ekarri dutena Euskal Herriara, Milaka eta milaka hildako(mende batzuk barne), milaka euskaldun eta espainol mehatxatuta eta babeszainekin, milaka pertsona Espainar eta Frantziar gobernuei impuestoak pagatzen gero gure kulturaren aurka diru hori erabiltzeko, intsultoak, pertsekuzioak, imposizioak, begirada itsusiak, isiltasuna herrietan, askatasunik eza, etabar etabar.
      Horregatik, eta, berriro diot, ETAren gehiegikeriak alde batean utzi gabe, mina egiten didana da argi ez hitzegitea. Prioridadeak lekuz aldatzea. Martxeloren artikuloa esanguratsua da. Poza ematen du bere sentsibilidade horrek, baina motza geratzen da.
      Berak debatea frankismoan jartzen du. Ni banoa harago. Kontu hau luzeagoa da. Beste asko batzuk motxagoak geratzen dira. Ikuspuntu erabat desberdinak ditugu, eta horrexegatik hitz egin beharko dugu.
      Orain dela denbora asko Euskal Herrian dugun arazo bakarra Inbasio (idarrez) da. Argi eta garbi, niretzat noski.
      Ongi izan eta zorte on.

  • Aupa Pablo,

    Ikusten dut nire entradak dexente inspiratu zaituela. Pozten naiz.

    Hala ere, gauzatxo pare bat. Benetan flipatzen didana da ETA-ren terrorismoa orain behin-betiko bukatzen den momentuan zuk egiten duzun analisia. ETA-k herri honi egin dion kaltea azpimarratu beharrean (eta barkatu Martxelo, ez gaude beraiekin zorretan) Frantzia eta Espainaren teilatu gainean jartzen duzu pelota

    Tristea da ezker abertzalearen ikuspuntua hori bada.

    Bai, kontu hau luzea da. Euskal gatazka politikoa ez dut ukatzen bai dagoenik. Baina goazen pixkanaka. Lehendabizi pakea finkatuko dugu eta gero politika.

    Ah, Espaina eta Frantziaren milaka hildakoarenak broma aparta da. Duela 30 urte sistema demokratiko batean bizi garela ez dira konturatu batzuk. Gomendatzen dizut Euskal Herritik kanpo bisita bat egitea Espaina aldera. Arnasa hartu eta begiak ondo ireki.

    Animo.

  • Ez da zuk idatzi duzunak inspiriatu nauela, Oierren olerkian isladatzen dena baizik.

    Zuk idatzi duzun texto erabili dut adierazteko, olerkian bezala, jendearen artean dualidad ideologika dagoela. Ikusi duzunez, zure textuan aldatu ditudan “bakarra”(akaso gauzaren bat gehiago) sujeto aktiboak dira, eta egin dutena, besterik ez.

    Beste aldera, ez duzu flipatu behar analisi honekin. Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere, jende aunitz gure analisiak konpartitzen dute. Eta ziur naiz, badela jendeak gauzak gehituko zituela (edo aldatu, edo ados ez direla,edo…). Eta ez pentsa analisia atzo egin genuela, ez. Ezin dugu ukatu ETAk mina eta kaltea ekarri duela herri honi, baina ETA hasi baino lehenago Espainia eta Frantzia bazuten izugarrizko teilatu haundia. Eta bai, haien teilatuan dago zuk erraten duzun pilota hori, izugarrizko pilota haundi hori. Garai batean imperio Espainiar eta Frantziar horiek eraiki zuten teilatua, eta teilatupean dagoen haien eraikina. Eraiki zuten herri eta herrien kultura eta herritarrak zapalten, hiltzen, txikitzen, zatitzen…(Hau ez da broma aparta). Baina ez orain dela 50 urte, ez. Mendeak badaramate lan zikina egiten sistema sozio-ekonomiko eta politiko esker.
    Hau da niri flipatzea egiten didana, bi erreinu zibilizatuen terrorismo mendez mende pairatzea eta halako ziri ederra sortzea : hau Espainia da (edo iparraleko kasuan Frantzia).

    Beno, gutxienez nik ere zu bezala pensatzen dut gatazka politiko hau konponbide bakarra duela: pakea finkatzea.

    Ongi izan eta zorte on.

  • […] -ETAren aurka, ETAren bandoan; Oier Aranzabal […]

  • Bilbaotik Otamendiakin flipatzen 2011-11-07 21:15

    Oier, egia erran, Otamendiren artikuluakin flipatu dut. Ezin dut siñistu berak esandakoa eta Euskadi Irratian entzun ostean, berdiña pentsatu nuen. Baliteke, ETAko kide batzueei euskal kulturari egindako ekarpenak eskertzea (Txillardegi, Mikel Antza, Sarri…) baina ETA erakundeari? Ez hoixe, gizon! ETAk euskal kulturarekiko gorroto handia sortu du, estatu frankistak amodioa sortu zuen bezala. Joera hori Nafarroa oso nabaria da.

    Relatoen kontuan, bakoitzak bere aurpegia garbitzeko (erderakeria parkatu!) erabiliko du. PP-k frankismoa, PSOE-k GAL ta polimiliak eta Rufi ta besteak ETAren basakeriak ahantziarazteko erabiliko dute kontu hau eta benetan sufritu dugunok (euskal herritarrok), bigarren planoan geratuko gara, beti bezala. Sufrimenduen trukaketa bilakatuko da ta hori argi geratzen da (eskuen hartean bonba lehertu zitzaien ETAkideak, “gatazkaren” biktimak dira? Ze gatazka? Zuhur jokatzeko, hori ere zehaztu bearko genuke, datak ipini ta hori dena).

    Bukatzeko kontu honekin, gauza bi. Hasteko, ezin dira gauza bi nahastu. PP-en garaian ETAko biktima batzuk ere ETAkoak izan ziren, horrexegatik ezin dugu kalifikatibo hori serioan hartu. “Dena da ETA” leloa izan zen aznaratoan, ETA eta “Ezker abertzalea”rentzat besteok traidoreak eta españolarrak izan ginen legez. Bestalde, grazia eiten dit Otamendiren artikuluak. Bere aburuz, EAJ oso pasibo izan zen Franco garaian, ordun zelan lortu zuen 1977an hauteskundeak irabaztea hain jende gaztiakin (Arzallus, Garaikoetxea…)?

    Ez al gara ETAren istoria mitifatzen ari? ETAren amaierak ez al digu bultzatu aspalditik esan nai genuen aldarrikatzera, Estatu español eta euskaldunon artean gatazka bat dagoela, non batzuk guztiz txarrak ta besteok guztiz onak diren?

    En fin, hauxe dana lasai askoan pentsatu eta diskutidu bearko dugu, inork armak ez ditzala ekiditzeko.

    Ea noz hartuten dun trago hori

    Ondo ibili

    Jon.

  • Bilbaotik Otamendiakin flipatzen 2011-11-08 17:47

    *Inork armak ez ditzala hartu ekiditzeko esan nai nuen.

    Jon.