Estokolmo sindromea
Estokolmo sindromea –
Izen hau entzunda, askori, burura Estatu Batuetako pelikula mitiko horiek etorriko zaizkigu. Tiro hotzez betetako horiek, bahitzaile bat gobernadorearen alaba bahitu du eta poliziari ez deitzeko agintzen dio honi. Erretiratutako polizia korrupto batek hartuko du lana ordea eta hainbat dei, tiro eta hilketaren ostean, denak poz pozik amaituko dute.
Estokolmoko sindromearen funtsa bahitutakoa bahitzailearen alde lerrokatzean datza, gertatutakoa justifikatu, bahitzailearen defendatzaile bihurtu… konturatu gabe, bahiketa bat ez balitz bezala jokatzean, hain zuzen.
Eta nago, gu guztiok bahiketa horretan justifikatzaile bihurtzen ari garelakoan. Bahiketa bera existitzen ez dela pentsatzen dugulakoan. eta bai, bahituta gaude, zeharo bahituta ere. Faxismoak gure bizitzak bahitu dizkigu, etxeko sukalderaino sartu zaigu eta gure egunerokoa baldintzatzen ari da.
Munduan zehar faxismoak hartzen ari den itxura indartsuari erreparatu ahalko genioke, Brasilen hartu duenari, Ukraniakoari, Andaluziakoari, Europako hainbat herrietan ematen ari den gorakadari, Katalunian gertatzen ari denari, edo Espainiar estatuan, inoiz hil ez den faxismo horren gorakadari.
“Faxismoa esnatu duzue” bota zuten inongo lotsarik gabe Podemoseko arduradun ezberdinek, katalunian 155. artikulua aplikatu zutenean, esnatu, hitz hori erabili zuten, konszienteak zirelako faxismoa bizirik zegoela, lo agian, baina akabatu gabe. Faxismoa esnatu, nor eta faxismoari aurre egi nahi ziotenek, bide libre uzten zaionean, faxismoak ez baitu erasotzeko, esnatzeko, beharrik.
Euskal herrian ere, gaurdaino faxismo horren berri izan dugu, demokraziaren mozorropean izkutaturik. Batzuk faxista oheratu eta bizitza osoko demokrata esnatu baitziren duela orain 40 urte. Erasoak, jipoiak, markatzeak, lazo urdinak, atxiloketak, torturak… urte luzeetan zehar hamaika eraso, faxismo gogorra gure herriaren aurka, eta orduan ere, geu ginen faxismoa esnatu genuenak.
Gizartearen gehiengoak beste alde batetara begiratzen du, alarmatzen da bozkalekuetan faxismoak indarra hartzen duenean, hori posible nola den galdetuz, baina ez die, benetako arrazoiei erreparatzen. Inozoen, paletoen kontua omen da faxismoa, edo abstentzioaren errua, eta horrela burua zuritzen dugu, guk geuk faxismo horretaz bete beteak gaudela onartu gabe.
Gure debateak, gure argudioak, faxismoarenak dira. Manzanares Cortes familiaren aurkako erasoak eragiten dituztenak ez ditugu faxistatzat hartzen, auzokide kezkatutzat baizik. Unibertsitateko ikasle faxistak koittadutzat; dirulaguntzei gehiago erreparatu behar zaiela uste dugu, denak kanpotarrek eraman ez ditzaten, edo kartera ondo gorde alde zaharreko kale estuetatik igarotzean.
Eta bitartean, antifaxistak biolentotzat hartzen ditugu. Barbarotzat, faxista moko bati aurpegi berria oparitu diotenak, faxisten aldeko kontzentra eta gaitzespenetan ditugu gure ordezkariak. Andaluziako emaitzak onartzen ez dituztenak, antidemokratikotzat. Faxismoaren aurrean intolerantzia aldarrikatzen dutenak erotzat.
Bahituak gaude, buru kolonizatuak, faxismoa sutilki sartu da gure artera, batzuetan zarata pixka bat eginez, baina gehienetan, isilpean, alarmarik jo gabe. Gure anaia da, koinatua, laguna edo auzokidea. Gu geu gara. Eta konturatzerako berandu izango da, zeharo inguratuak egongo gara.
Ezkerrari armatzeko ordua heldu zaio, kalea berreskuratzearen ordua, diskurtsoa zabaltzearen ordua, alternatiba erreal eta praktiko bat argitaratzearena. Egingarria den programa politikoa behar dugu, langile klasea berriro ere gure ideietara erakartzeko. Fronte zabala behar dugu, borroka honetan ezinbestekoa den inor kalean utzi gabe, gure arteko liskarrak ahaztu eta kaleetara, gurea, bide guztietatik, defendatzera eramango gaituen programa iraultzailea.
Artikulua irakurri ondoren ez zait batere argi geratu nor den nor baino faxistagoa: edo “aurpegi berria” “opari” gisa jaso zuen 19 urteko “faxista mokoa”, edo artikulu honen egile den “bizitzaren aldeko militantea”
Topikoz jositako testua: ezkerra, fronte zabala, langile klasea, kalea berreskuratu, alternatiba, antifaxistok… Ez gaude Paleozoikoan.
Halaber, zer da faxismoa? Definitu, edo bestela jo Wikipediara.
Faxismoa ERE zeuek zarete, multikulturalismo-feminismoaren haizatzaileok. Utzi bakean Euskal Herria!
Ze azkar ahazten zaio ezkerrari Euskal Herriari egindako kaltea. Ezkerreko faxistak izan dira EHan estortsioa, bahiketak, tiroketak, mehatxuak, jazarpen ideologikoa… gauzatu dutenak.
Zuena bai dela Estokolmoren sindromea, gaur egun ere hori guztia burutu zutenei omenaldiak egiten dizkiezue eta. Eta agian orain ez duzue horrelako gaztakeririk egiten, baina ze gizarte eredu izan behar dugun inposatzen duzue zuen txupiprogrekerien kontra dagoen edonorri faxista deituz.
Oier, euskaraz idazten ikasi. Kosta egiten da ulertzea, eta oinarrizko akatsak dira: nor-nori-nork. EGArik ez duzula izango suposatu nahi dut, bestela ederki gaude. Bestelakoan, aurrez norbaitek esan duen moduan, topikoz betetako testua da, “Faxismo” hitzaren kontura bizi den elkarte bateko testua.
Euskaldun bat, zer akats du, bada, Oierren erantzunak nor-nori-nork sailean? NIk ez dut ikusten.
Oier, artikuluaren egileaz ari naiz.
Bahitua dagoena gure Estatua da non Estokolmoaren sindromea inperialismoaren hauteskundeetan parte hartzen ditugunean ikusten den. Non ez diren gure instituzioak etsaiarenak baizik kudeatzen ditugun normaltasunarekin. Non okupazioaren egoerari defizit demokratikoa deitzen diogun, non antolatu dagoen inperialismo gaizkileak “inboluzionaten” duen, non zapaltzaile eta zapalduen artean aniztasuna eta konbibentzia den helburua.