Eskuak hotz

Bai, eskuak hotz.
Lokutorioan hotz
kalean hotz
paperean hotz…
dena hotz

agian burua bero

baina orain ez, orain burua ere hotz
bai, burua hotz.

Uribarriko karrikak hotz,
unibertsitatea ere
Bilbo hotz
zuhaitzak hotz
orlegia galduz
hotz udazkena
goian zerua
behean lurra
alboetan oraina
buruan lehena
batzutan ametsak, eta etor, datorrena.
Dena hotz

Bai, eskuak hotz

ene oroimenean

zu zara bero dagoen bakarra.

Ekaitza bainuontzi batean