[Simone Weil] Erroztamendua I

[Simone Weil] Erroztamendua I – 

Erroztamendua (I. bidalketa)

Populu bati inspirazioa txertazeko metodoaren arazoa berri-berria da. Platonek zeharka aipamenak egiten ditu du Politiko-n edo; seguraz ere, gai horri buruz orai desagerturiko ikasgaiak baziren Roma aurreko antzinaroko jakintza segeretuan, Beharbada arazo horretaz eta antzeko beste zenbaitez mintzatzen zen oraindik tenplutarren eta lehenbiziko framazonen ingurunetan. Makur ez banaiz, Montesquieuk ignoratu zuen. Rousseauk, ezpiritu ahaldun zenak, argiki aitortu zuen arazoaren existentzia, baina ez zen urrunago joan. Iduriz, 1789ko gizonek ez zuten sumatu ere. 1793an, arazoa plantatu gabe, are gutiago aztertu gabe ere, presakazko soluzio batzu inprobisatu zituzten; “Izaite gorenaren” pestak, “Arrazoi jainkosaren” pestak. Erridikuluak eta higingarriak izan ziren. XIX.mendean inteligentzien maila horrelako arazoak planteatzen diren mailaren beherago jautsi zen.

[Simone Weil] Erroztamendua eta Nazioa XXVGaurko egunetan, aztertu eta beretu dute propagandaren gaiaz. Hitlerrek, batez ere, gai horretaz ekarpen iraunkorra egin dio giza pentsamenduari. Baina propaganda gai bat erabat desberdina da. Izan ere propagandak ez du inspirazio bat iradoki nahi; Hesten eta gakatzen ditu ispirazio bat sar litekeen zilo guziak; arima osoa fanatismoz hanpatzen du. Propagandaren jokamoldeak ez zaizkio gomeni kontrako objektuari[1]. Ez dira eztaere aurkako jokamoldeak erabili behar; kausalitatearen erlazioa ez da hain sinplea.

Ez da pentsatu behar, ezta ere, populu baten inspirazioa jainkoari bakarrik erreserbatutako misterioa denik, eta horregatik metodo orori eskapatzen zaiola. Kontenplazio mistikoaren maila gorena eta perfektua oraindik infinituki misteriosoagoa da. Alta Kurutzeko San Juanek horretara iristeko metodoaz idazlanak egin ditu, zeinek zehaztasun zientifikoaren aldetik urrundik gainditzen duten gure garaiko psikologoek eta pedagogoek horretaz idatzi duten guzia. Kurutzeko san Juanek, idazlan horiek egin behar zituela pentsatu baldinbazuen, seguraz ere arrazoi zuen, zeren eta horretaz gai baitzen; edertasuna bere obraren egiazkotasunaren seinale aski nabarmena zen. Egia erraiteko, antzinaro zehaztugabe batetik, zeina Kristautasuna baino anitz aitzinagoa den, harik eta berpizkundearen bigarren erdiraino, denek aitortzen zuten egin-molde bat bazegoela gauza izpiritualetan eta arimaren ongiarekin zerikusia duen orotan. XVI.mendetik, gizonek materiaren gainean daukaten eragin gero ta metodikoagoak kontrastez sinetsarazi die arimaren gauzak edo arbitrarioak zirela edo magiari menderatuak, alegia xedeen eta hitzen berehalako eraginkortasuni menderatuak.

Baina ez da horrela. Kreazioan dena metodoari menderatua dago, mundu honen eta bestearen arteko ebaketa punduetan barne. Hau du erran nahi Logos hitzak, zeina “hitz” baino erlazio erran nahi duen. Metodoa bestelakoa da bakarrik esparrua bestelakoa baita. Errealitatean gora igotzen garen arau, metodoa zorrotzagoa eta zehatzagoa bilakatzen da. Harrigarria izango litzateke gauza materiaren arloak jainkoaren zintzotasuna gehiago islatzen balute arimaren gauzen arloak baino. Izatez kontrarioa da egia dena.

Lastima da guretzat deusek iduriz laguntzen ahal ez gaituen problema hau izan dadin gaur lehen bai lehen konpondu behar duguna ez desagertzeko arriskuagatik baizik eta sekula existitu ez izanaren arriskuagatik.

Gainera Platonek soluzio orokor bat formulatu bazuen ere, hori estudiatzea ez litzateke nahikoa izango gure problema horri aterabidea emaiteko, zeren eta historiak laguntza guti emaiten digun egoera baten aurrean baigara. Historiak ez digu herririk erakusten, Alemaniak galtzen badu, Frantzia izanen den egoera antzeko zerbait ezagutu duenik. Gainera egoera hori zer izanen den ezdakigu ere. Bakarrik badakigu aurrekaririk gabekoa izanen dela. Horregatik, baginaki ere nola inspirazioa ematen zaion herri bati, ezginakike oraindik nola egin Frantziarentzat.

Bestetik, nola gu arazo praktiko baten aurrean gauden, soluzio orokor bat jakitea ez zaigu beharrezkoa gure arazo berezi honetarako. Makina bat geratzen delarik, langile batek, enkargatu batek edo injeniari batek ikus dezakete berritz martxan emaiteko soluzio bat, makinen erreparazioaren ezagupen teoriko orokor bat eduki gabe ere. Horrelako kasuetan egiten den lehen gauza da makina ongi arakatzea. Baina eraginkorki arakatzeko, buruan eduki behar dira nozioak mekanikako erlazioei buruz.

Halaber, Frantziaren egunean eguneko egoera aldakorra ongi begiratzean, gogoan eduki behar da ekintza publikoaren nozioa herriaren edukazio modu bezala. Ez da aski nozio hori ikusi izana, hari kasu eman izana, ulertu izana, gure ariman egonkorki plantatu behar da, present egon dadin gure arreta beste zerbaitetara zuzentzen badugu ere.

Esfortzu handia egin behar dugu zeren pentsamolde oso berria baita gure artean. Berpizkundearen arotik ekintza publikoa ez da sekula ikuspuntu horretatik begiratua izan, bainan bakarrik baliabide bat bezala botere publiko forma bat ezartzeko, behar bat edo beste asetzeko.

 

[1] “Kontrako moldea” edo “Objet contraire” testuan: suposatzen dut “inspirazioa txertatzeko metodoa”z ari dela hemen. 

eu.wikipedia/Simone Weil

fr.wikipedia/Simone Weil

[Simone Weil] Erroztamendua I

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Simone Weil] Erroztamendua I”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-04-07 09:03

    Hemen SWek aipatzen digun “Inspirazioa txertatzeko metodoa” da azkenean populuan erresistentzia patriotikoa suspertzeko metodoa usaiazko behe mailako propaganda rekiko erabat diferentea dena.
    Azken atal honetan “erroztamendua” deritzon honetan gure filosofoak erraiten digu nola ikusten zuen akzio politikoa erresistentzia denboran baita boterean ere. Xede hau izan zen De Gaulle Generalarekiko desadostasuna .
    Argazkia ez da Simone Weil baina Simone Veil ministro ohia orai zendua zeina famatua egongo baita IVGaren gaineko legearen eragilea izan zelako. baitzen.