Joseba Tapiak jasoko du 2022ko Adarra Saria

Joseba Tapiak jasoko du 2022ko Adarra Saria –

Joseba Tapia trikitilari lasartearrak jasoko du aurtengo Adarra Saria. Musikariak ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean eta Victoria Eugenia antzokiko oholtzan jasoko du Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra, Donostiako alkate Eneko Goiak emango diona, Donostia Kulturaren izenean.

Adarra Saria jasoko zuela jakindakoan, hauxe adierazi du Joseba Tapiak: “Aurretik sarituak izan diren euskal kantari horien belaunaldiko, ekipoko, taldeko sentitzen naiz. Euskal kantari profesionalak gara eta borrokan ari gara euskararen eta artearen alde. Sari hau nire izenean badator ere, nirekin ibili diren eta dabiltzan musikari, teknikari eta profesional guztiekin partekatu nahiko nuke”.

Joseba Tapiak jasoko du 2022ko Adarra SariaJose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Joseba Tapiari ematea.

Saria ematerakoan, kontuan hartu dira Joseba Tapiaren ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere.

.

Zuzenean

Joseba Tapiak ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan (19.30ean) jasoko du saria, eta segidan azken diskoa, Egon edo ez egon, aurkeztuko du musikari hauez lagunduta: Nerea Erbiti (ahotsa), Olaia Inziarte (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), I├▒igo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana), Jexux Aranburu (teklatua), Ion Celestino (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ibon Irixoa (saxofoi tenorra) eta Mixel Ducau (saxofoi altua).

Kontzerturako sarrerak gaur, apirilak 6, jarri dira salgai. Kontzertu honek Tapiak apirilaren 28an Victoria Eugenia Antzokian eman behar zuen kontzertua ordezkatuko du.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omen egiteko. Orain arte Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak, Anarik, Berri Txarrak taldeak, Kepa Junkerak eta Amaia Zubiriak jaso dute Adarra Saria.

Joseba Tapiak jasoko du 2022ko Adarra Saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude