[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XIII

Langileriaren errogabetasuna XIII –

Simone Weil filosofoaren testuaren itzulpen saioa

 Eskolak aisialdi nahikoa utzi behar lieke ikasle gazteei, orenak eta orenak pasa ditzaten brikolatzen beren aiten lanaren ondoan. Denbora erdiko eskolak -zenbait ordu ikasten, zenbait ordu lanean- luzaz iraun beharko luke. Ondoren ikasleek beharko lukete bizimodu bat biziki anitza: «Frantziaren itzulia» antzeko bidaiak, egonaldiak eta lanaldiak bakarrik lan diharduten langileekin, edo tailer tipietan, edo enpresa desberdinetako muntaketa taileretan, baita «xantier[1]» edo «kofradia[2]» antzeko gazteria-multxoketetan ere; haien gostuen arabera, ikasleek egin litzazkete hainbat aldiz errepika litezkeen eta hainbat astetik bi urte artio iraun lezaketen egonaldiak lanbide ikasetxeetan. Egonaldi horiek osoki dohain izan beharko lirateke, baina ez liekete emango inolako abantail sozialik.

Langileriaren errogabetasuna XIII

Aniztasunaz ase eta lepo, langile gazteak nahiko duelarik bere bizitza finkatu, orduan bai zori izanen da erroztamendurako. Emaztea, umeak, etxea, baratzea janariaren parte handi bat emaiteko, eta sustut maite lukeen, harro litzatekeen eta harentzat mundurako leiho idekia litzatekeen enpresa bati lotuko lukeen lan bat, nahikoa da gizaki baten lurreko zorionerako.

Bistakoa da horrelako langile gazteriaren heziketaren kontzeptzioak inplikatzen duela kasernaren erabateko birmoldaketa.

Soldatei dagokienez, lehenik eta behin ez dira izan behar hain apala nun langileak miserian botako bailituzkete -baina ez litzateke beldurrik izan behar horrelako kondizioetan[3]- eta nun miseria horrek haien ezpiritua beteko bailuke enpresari buruzko langilearen atxikimendua ezinezkoa bihurtzeraino.

Organismo korporatiboak, arbitramendukoak, eta abar horretarako bakarrik pentsatuak izan behar lirateke. Funtzionatu beharko lukete langile bakoitzak ez dezan bekan baizik diru arazoei pentsatu behar izan.

Interes publikorako, estatuak enpresari lanbidearen ariketa baimendu behar luke bakarrik baldintza jakin batzuenpean, medikuarentzat eta beste ofizio batzuentzat bezala. Baldintzek balukete zer ikus ez bakarrik gaitasun teknikoarekin baina maila moralarekin ere bai.[4]

Inbertitu beharreko kapitalak orai baino tipiagoak lirateke; Kreditu sistema batek zuzendari izaiteko gaitasuna eta bokazioa dauzkan gazte pobre bati errazki ahalbidetuko lioke enpresari bilakatzen.

Horrela enpresa berriro indibiduala bilaka liteke. Zozietate anonimoei dagokienez, ez litzateke desabantailik, transitzio-denbora bat antolatuz, lehenik ezeztatuak izan daitezen eta etorkizunean debekatuak izan daitezen.

Nabarmen da enpresen aniztasunak exigituko lituzkeela modalitate biziki anitzak. Hemen zirriborratutako plana ez litzateke esfortzu luzeren bururapena baizik. Esfortzu horien artean, berrikuntza teknikorako esfortzuak ezinbestekoak lirateke.

Zer nahi gisaz, horrelako bizimodua ez litzateke ez kapitalista, ez sozialista.

Ezeztatuko luke proletario-kondizioa, orai sozialismo deitzen dugunak gizaki guziak kondizio horretara sarrarazteko joera lukeelarik.

Bizimodu horrek helburutzat luke, ez gaur modan bilakatzen den formularen araberan kontsumitzailearen interesa –zakarki materialista baizik izan ez daitekeena–, baina gizonaren duintasuna lanean, hau balore ezpirituala baita.

Horrelako kontzeptzio sozialaren desabantaila da ezin dela inolaz ere hitzen arlotik atera ez baldinbadago gizon libre kopuru jakin bat zeinek haien bihotzaren zolan baitute kontzeptzio sozial hori gauzatzeko borondate kordokaezina eta goria. Ez da seguru gizon libre horiek aurki daitezkeela edo sorrarazi daitezkeela.

Alta, kontzepzio sozial horretatik aparte, pentsa dezakegu zorigaitz-era desberdinen eta denak kasik berdin lazgarrien artean hautatzera kondenatuak  garela.

Nahiz eta luze eta zail litzatekeen  gauzatzea horrelako kontzeptzio soziala, gerla ondoko berreraikitzeak lan industrialaren barreiatzearen neurria aplikatu beharko du.


[1] Chantier.

[2] Compagnon.

[3] parentesisen arteko esaldi hau ez dut  ulertzen.

[4] Oso inportantea. Izan ere, adibidez  enpresari edo zuzendari batek, teknikoki oso gai izanagatik, laneko giroa ustel dezake  perbertso-narziziko portaera izaiteagatik.

Langileriaren errogabetasuna XIII Langileriaren errogabetasuna XIII

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XIII”-ri buruz

  • Benat Castorene 2021-09-19 16:28

    SWek, intelektual serio batzuek bezala, biziki goiz ohartu zen sozialismo sobietikoaren errealitate gordinaz. Bazekien ere egiazko ekarpen teorikoen ondoan akats larriak bazirela Marxen obran, eta Marxen dizipuluak estimu txarrean zeuzkan. Geroak arrazoi eman zion zeren ordutik esperientzia sozialistak katastrofeak izan ez direnak ere, ez ezbaitira sekula konbentzigarriak izan.
    Bestetik bere militantzia sindikalistari esker eta lantegian egindako esperientzia pertsonalagatik ez zuen sistema kapitalista estimu handiagoan.
    Orduko testuinguruan ulertu behar dugu pasarte honetan konkretuki zirriboratzen duen erreforma ez “kapitalista, ez sozialista” proletargoaren kondizioa ezeztatzeko.
    Komunismo edo kapitalismo “on” bat alferrik amestu beharrean hobe ginuke iraganeko –eta gaurko– esperientzien argian soluzio lokalak eta konkretuak asmatzea eta esperimentatzea.